Dokumentuaren akzioak
Peromingo 2011: Fandango Serrano
Iragan den larunbatean, apirilaren 30ean ospatu zen Peromingon IV. jaialdi folklorikoa. Salamankako herri horretako jaialdian herri bertako "El Encinar" taldeak hartu zuen parte. Dantzatu zituzten dantzan artean, irudietakoa, Fandango Serrano deiturikoa daukagu. Tamborilero lanetan "El Emigrante" daukagu, La Alberca-ko gaitero bat. Youtube, josejavierde. Peromingo, 2011-04-30.
Dokumentuaren akzioak
Ikustekoa benetan, eta antzekotasun asko, guk ikusi eta ikasitakoakaz. Batan batek, pausu honek "La Casilla"n ikasitakoak direzela esango dau!!!!!. Ein, ein barre!!!!
Bai, niri ere asko gustatu zait. Pauso batzuk Andra Marik batutakoekin antzekotasun harrigarriak dauzkate, eta dantzakera ere, erabat lurrera lotutakoa, eta pausatua, baina indartsua. Kaskainetak jotzen ere a zer erakustaldia.
Adoz Oier. Oso berezia, eta gizonan estiloa benetan polita. Portugal aldetik ikusita be badekuz hainbat lekutan antzeko jotak.
Antzekotasunak bai, jakina. Baina"harrigarriak"... Ni ez naute harritu. Ea ba. Jotan jarduteko aukera izan dut Ávila, Valladolid, Mallorca, Aragoa eta abarreko dantzazaleekin. Eta ikusi, bideoan edo zuzenean, ikusi ditut Errioxa, Extremadura, Asturias, Galizia, Portugal eta abarrekoak. Eta guztietan ere, antzeko parezido. Berezitasunak berezitasun, ñabardurak ñabardura, aberastasunak aberastasun... baina jota. Bai gurean, berdin kanpoan, lengoaia amankomuna. Eta urratsak ere, elkarren lehengusu, odol berekoak. Bideokoa asko gustatu zait. Sinplea, pausatua, baina dotorea eta indartsua. Horixe baietz. Mikelueren bromaren haritik, seguru asko ez zituzten pausu hauek 'La Casilla'n ikasiko, baina alderantziz izan balitz, hau da, bikote hau ohikoa izan balitz La Casillako garai bateko erromerietan (edo gaur egun Santiagon edo nahi duzuen edozein erreferentziazko erromeriatan), ez ninduke harrituko hemengo batek baino gehiagok begiz jotzea eta ideiaren bat hartzea, normala eta ohikoa den moduan. Nik behintzat bai, egingo nuke.
ba bai Patxi, guztiz adoz. Guztiak antzekoak, bakotza bere jatorriko lekuko berezitasunarekin. Ziur izan "La casilla"n ahalakoak egiten zirela, han bai batuten ziren eta kanpotar asko. Eta ziur, "artistak" zirenak, kopiatu edo estiloak edo euren pausoari antzekotasuna emongotziela. Baina ez besterik. Ezin da, egun baten egindako grabaketatik ataratako transkipzio batzuetatik, urteatan pertsona horrekin ikasitakoa, entzutakoa, eta ikusitakoa, despreziatu eta ankaz gora jarri. Arazo larriak izaten eban Bartolo berak "La Casilla"n dantzatzeko. Agarraue elduten zanean, hemen ezkerreko besoa neskea hartzen eban garritik (hemen diñotenean Euskal Herri osoan esan gure dot), eta "La Casilla"n ea ez zeurien aurkitzen neskarik horrela egiteko. Berezia izan zan be, nola Arratian, Gorbeialdean, baltseoa, agarraue, ukatu eurienean, zelako pausu berezi eta aberatza sortu eurien. Pausu bera, bakarrik aurkitu dogu Gorbeialdea (Arratia, Zeberio, Dima.....) eta Bartolok be ondo baino obeto dantzatzen zuen kantaue era horretan ("La casilla"n ez zen askorik ikusiko era horretara egiten. Urte asko pasatu direz Joxe Migel Barandiaraneri Galdakaon, Andra Marik antolatutako hitzaldi baten, itaundu eutziela ea zer pentsatzen zuen berak, euskerea Kaukasotik zetorrela. Berak erantzu eban: "hay la misma distancia del Caucaso aquí, que de aquí al Caucaso". Ba kasu honetan bardin.
Nirea ez zen bromea.