Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Raices: Danzas de Cespedosa de Tormes 1976

Dokumentuaren akzioak

Raices: Danzas de Cespedosa de Tormes 1976

2014/03/17 10:35

TVEko Raices programako bideo hau Angel Meson-ek sareratu ondoren hainbat blog eta gunetan (Paloteos, Corrobla de bailes, Danzantes de San Lorenzo) egin zaio erreferentzia, izan ere, zinez dokumentu ederra da, Raices sortako beste hainbat bezala. Salamancako (Espainia) Cespedosa de Tormes-en lur hartu zuen Manuel Garrido Palacios-en lan-taldeak 1976an, eta bertako makila-dantzak edo "danzas de paloteos" delakoak grabatu zituzten. Los frailes, las fiestas, las palomas eta el milano dira besteak beste bertan ageri diren makila-dantzak. Gazteluaren oinean, Amado-ren larrainean eta baselizaren atarian egin ziren grabazioak. Dulzainarekin Felix Sanchez ageri da, atabalari edo redoblante Amador Gonzalez. Dantzariak hauek dira: Danzarines: Pedro "Periquín", Miguel "Betina", Tomas "Betina", Angel "Betina", Arturo García, Juanito "Pajarilla", Angel Tío "Repea" eta Andrés Redondo "Rompes". Elkarrizketetan musikariek, Felix Sanchez eta Amador Gonzalez-ek, eta Feliciano Mateos "El Tabernero"k erantzuten dituzte Manuel Garridoren galderak. Cespedosa de Tormes, Salamanca, Danzas de Paloteo, Raices, TVE, 1976.

Etiketak
cespedosa-de-tormes
irudi-zaharrak
salamanca
espainia
el-milano
1976
xxmendea
television-española
tradizionala
la-paloma
paloteado
manuel-garrido-palacios
makila-dantza
tve
las-fiestas
los-frailes
raices

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.