Dokumentuaren akzioak
Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua
Larunbat honetan ospatu dute Oñatin Eusko Ikaskuntzaren sorreraren mendeurrena. Duela 100 urte egin zen modura, aurreskua atera dute Oñatiko plazan, nahiz eta oraingoan agintari gorenek uko egin dioten aurreskuan ateratzeari. Udaletxe azpiko arkupeetatik irten da Eusko Ikaskuntzako ordezkariek, zenbait euskal agintarik eta Oñatiko dantzariek osatutako soka. Xabier Alkortak, Mendeurreneko lehendakariak atera du soka. Aurresku eta atzesku lanetan, berriz, Oñatz dantza taldeko Mikel Biain eta Garazi Madinabeitia aritu dira. Hasierako desafioaren ondoren, Maria Luisa Azurmendi eta Alvaro Castillori, Eusko Ikaskuntzaren bazkide zaharrena eta gazteenari agurra dantzatu diete. Bukatzeko, soka udaletxera begira jarrita, azken desafioa dantzatu dute aurreskuak eta atzeskuak. Irudiak: Eire Vila eta Emilio Xabier Dueñas. Eusko Ikaskuntzak 100 urte, aurreskua, Oñati, 2018-11-24.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak
Eskerrik asko zuen irudiengatik, protagonismoa dagokionari emanda, sokari, eta ez estatua-agintari auto-baztertuei.