Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

oñatz etiketa duten bideoak

Oñati: Korpus 2023 Ikastetxeetako bisitak

Oñatiko dantzariek Korpus asteburuko lanak ostiraleko ikastetxeetako bisitekin hasi ohi dituzte. Oñatz dantza taldeko kideek herriko hiru ikastetxe bisitatu dituzte, guztira sei zentro. Horrela, Oñatiko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasle guztiek korpus-dantzarien saioa ikusi ahal izan dute. Korpus-dantzen bertsio laburtuak eskaini dituzte ikastetxeetan: San Migel dantza (koadro gabe), Banakoa launan eta arku-dantza. Herriko dantzen transmisioa bermatzeko beharrezkotzat ikusten dute gaztetxoek dantzak gertutik bizitzea eta erreferenteak erakustea. Dantzariek diote haurrak zirela korpus-dantzariak etortzen ziren eguna ikastetxeko egunik ederrenetakoa izan ohi zela eta handitan dantzariak izateko grina hor sortu izan zitzaiela. Gaur da eguna herriko gaztetxoak beraien zain-zain egoten direna. Korpus asteburua emozio handiz bizi dute Oñatzeko dantzariek. Igandeko prozesioa izan ohi da gorengo momentua, baina ikastetxeetako bisitak benetan bereziak direla diote. Irudiak: Maite Irizar, Amaiur Aristi. Korpus-dantzak, ikastetxeetako bisitak, Oñati, 2023-06-09.

 

 

Dokumentuaren akzioak