Dokumentuaren akzioak
Iurretako dantzariak 2021 dantzari-dantza
Iurretako dantzariek dantzari-dantza osoa eskaini dute Oñatiko plazako frontoian. Iurretarrek Oñatiko Oñatz dantza taldearen 50. urteurreneko ekitaldian dantzatutako agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makila jokoa eta txotxongiloa jaso ditugu bideoan. Hauexek dira Iurretako zortzikotea osatzen duten ezpata-dantzariak: Amaia Elizaran, Maitane Totorika, Elene Uribelarrea, Maria De Rueda, Jon Badiola, Nerea Intxausti, Mikel Jaio, Laia Gurrutxaga. Txistua eta danbolinarekin Mikelatz Goiria eta atabalarekin Jon Gaminde aritu dira. Iurretakoekin batera Iruñeko Duguna taldeko dantzariek eta musikariek ere parte hartu dute jaialdian. Irudiak: Oier Araolaza, Amaiur Aristi. Dantzari-dantza, Iurretako dantzariak, 2021-03-17.
Etiketak
- oñatz
- banangoa
- oñati
- agintariena
- ezpata-joko-txikia
- ezpata-joko-nagusia
- zortzinangoa
- oñatz-50-urte
- 100-alargunen-dantza
- tradizionala
- txotxongiloa
- 2021
- makil-jokoa
- iurreta
- iurretako-dantzak
- bizkaia
- dantzari-dantza
Dokumentuaren akzioak