Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Oñatiko dantzarien Korrika

Dokumentuaren akzioak

Oñatiko dantzarien Korrika

2019/04/15 12:15

Aurrena luzaidarrak eta ondoren oñatiarrak, korrika dantzan. Larunbat goizean igaro da korrika Oñatitik eta Oñatz dantza taldeko dantzariek dantzan eraman dute lekukoa. Oñatzeko bi kidek lekukoa hartu duten momentuan, dantza taldeko gainerako kideek ere aurrealdean sartu dira kaskainetekin. Dantzariek, Korpusetako prozesioan alde batetik bestera mugitzeko dantzatu ohi dituzten San Migel zortzikoaren urratsekin jarraitu diote korrikako lekukoari. Luzaidarren gisan, oñatiarrek ere gertu dute korpus eguna, aurtengoan korrika beroketak egiteko aitzakia ederra bihurtu da zenbait dantzarirentzat. Irudiak: Hamaika telebista, Oñatiko dantzarien Korrika, Oñati, 2019-04-13.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.