Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

2018 etiketa duten bideoak

Neskak, dantzara!

Oñatiko korpus dantzetan emakumeak parte hartzeko eginiko prozesua eta emandako urratsak jaso nahi izan ditu Julen Iriondo oñatiar kazetariak Neskak dantzara! ikus-entzunezkoan. 2018an dantzatu zuten Oñatin emakumeek Korpus jaietan lehenengo aldiz. Iriondok ikusi du pauso handia izan zela ordukoa, eta testigantzak jasota gelditzea garrantzitsua dela; batetik herriaren historiaren zati bat gordeta gelditzeko, eta bestetik, eredu bezala balio izateko. Oñatz dantza taldeko Ane Irazabal eta Miren Aranburu dantzariak, Jesus Irizar taldeko zuzendaria, Idoia Irazabal eta Beatriz Igartua dantzari ohiak eta Jerardo Elorza historialaria elkarrizketatu ditu Iriondok. 2020ko ekainetik irailera bitarte osatu zuen lana, eta Oñatz dantza taldearen eskura utzi zuen, taldearen 50. urteurreneko opari modura. Oñatzeko kideek ikusi zuten orduan baino egokiagoa zela korpusen bueltan egitea publiko. Beraz, atzo, ekainak 10, aurkeztu zuten lana Oñatzeko kideek eta Iriondok Oñatiko Kultur Etxean eta orain dantzan.eus-en du estreinaldi publikoa. Neskak Dantzara, Julen Iriondo, 2021-06-10.

Dokumentuaren akzioak