Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

2018 etiketa duten bideoak

100 alargunen dantza

Ehun alargun, elkarri helduta, plazan dantzan. 100 alargunen dantza Thierry Biskariren ‘Manex eta Kobreak’ diskoko abestietako bat da. Uxue Alberdi bertsolariaren letrek, Bermeoko galernaren historia kontatzen dute. 1912ko abuztuaren 12ko galernan Matxitxakoko lurmuturretik 50 bat milatara arrantzan zeunden 143 arrantzale hil ziren, horietatik 116 bermeotarrak ziren, gainerakoak inguruko herrietakoak. Hondamendi hark utzi zituen alargunak oroitu nahi izan dituzte irudietan dugun Irradakaren bidez. Dantzaz konpainiako, Alkartasuna Etorkizuna dantza taldeko, Lekeitioko Etorkizuna Dantza Taldeko, Ispasterko, Mendexako eta Amorotoko dantzari emakumeek, alargun haiek irudikatzen dituzte, elkar babesten, eskutik helduta dantzan. Musika: Manez (Thierry Biskari). Letrak: Uxue Alberdi. Koreografia tradizionala: Patxi Laborda. Koreografia garaikidea: Eneko Gil. Bideo egilea: Etxeko Proad. 100 alargunen dantza, Bermeo, 2018.

Dokumentuaren akzioak