Dokumentuaren akzioak
Dantzaz eta Teatro Paraiso: Ehuna
Oihal handi bat eta haren inguruan Jone Amezaga eta Miren Lizeaga oihal, ehun eta jantziekin jolasean, dantzan. Teatro Paraisok eta Dantzaz Konpainiak elkarlanean sortu duten haurrentzako ikuskizuna da Ehuna. Cristobal Balentziaga jostunaren sormenezko unibertsoa hartu dute oinarrian ikuskizuna osatzeko. Airearekin mugimendua ehuntzen dute Amezagak eta Lizeagak, koloretako oihalak dantzarazten dituzte eta, magia balitz bezala, soineko, turbante edo zuhaitz bihurtzen dira. Koreografia eta interpretazioa: Jone Amezaga eta Miren Lizeaga. Musika: Françoise Couture. Dramaturgia: Rosa A. Garcia. Ekoizpena: Dantzatz eta KunArte. Ehuna, Dantzaz eta Teatro Paraiso, 2018.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak