Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: Muxikoa

Dokumentuaren akzioak

Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: Muxikoa

2018/12/10 13:05

Duela 100 urte egin zuten bezala, baztandarrek Oñatiko plazan mutil-dantzak dantzatu dituzte. 1918ko irailaren 4an, Eusko Ikaskuntzaren sorrerako ospakizunetan, Baztango udalak bertako dantzariak bidali zituen Oñatira mutil-dantzak dantzatzera. Pasa den azaroaren 24an, erakundearen mendeurreneko ospakizunetan ere baztandarrak Oñatin izan dira, Jo ala jo Baztandarrak dantza eskolako dantzariek Oñatiko plazan dantzatu dituzte mutil-dantzak. Dantzari hauek aritu dira dantzan: Oianko Garde, Ane Dendarieta, Xabier Torres, Juanita Bidegarai, Julen Mitxeltorena, Marijo Indabere, Joxelu Etxeberria, Kattalin Ezkerra eta Joseba Indabere. Patxi Larralde aritu da ttun-ttunarekin eta txistuarekin, Eki Angevin txistuarekin eta danbolinarekin eta Oskar Fernandez atabalarekin. Bideoan, Muxikoa mutil-dantza jaso dugu.

Dantza-jauzietako urratsak markatzen badira ere, mutil-dantzak ez dira markatzen; dantzariek buruz jakin ohi dituzte pausoak. Hala ere dantzak irakasteko orduan, zenbait irakaslek urratsak izendatzen joan dira. Hemen daukagu Jo ala jo Baztandarrak dantza eskolak egun Muxikoa mutil-dantza ikasteko erabiltzen duen urratsen-segida.


  • Bi urrats-Osua (BIETAN)
  • Aintzinet pasa-Ezker batekin-Eskuin bikin (BIETAN)
  • Aintzinet pasa-Ezker batekin-Eskuin batekin (BIETAN)
  • Aintzinet pasa-Ezker batekin-Gibelat pasa-Eskuin batekin
  • Ezker-Eskuin batekin
  • Lau urrats (b.g.)-Bi urrats (b.g.)-Ta osua (BIETAN)
  • Osua (bixi)-Ezker batekin-Osua (bixi)-Eskuin batekin (BIETAN)
  • Bi urrats (b.g)-Ezker (b.g)-Bi urrats (b.g)-Eskuin batekin (BIETAN)
  • Osua (bixi)-Ezker batekin ebatsiz-Eskuin bikin (BIETAN)
  • Laxo
  • Aintzinet pasa-Ezker batekin-Gibelat pasa-Eskuin batekin (BIETAN)
  • Aintzinet pasa-Ezker batekin-Eskuin batekin (BIETAN)
  • Laxo
  • Osua ta aintzinet pasa-Ezker batekin-Gibelat pasa-Eskuin batekin (BIETAN)
  • Laxo
  • Aitzinet pasa-Ezker batekin-Gibelat pasa-Eskuin bikin (bixi)- Ezker batekin-Eskuin bikin (bixi)-Ezker batekin-Eskuin batekin

* b.g.: besoak goiti

Irudiak: Eire Vila eta Emilio Xabier Dueñas. Eusko Ikaskuntzak 100 urte, Muxikoa, Oñati, 2018-11-24.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.