Dokumentuaren akzioak
Dantza (Telmo Esnal, 2018) trailerra
Hasi da atzera kontaketa, urtea bukatzerako Euskal Herriko zineetan izango da ikusgai Dantza filma. Abenduaren 21ean estreinatuko da Telmo Esnalen fikziozko azken filma. Telmo Esnalen, Koldobika Jauregiren eta Juan Antonio Urbeltzen arteko elkarlanaren emaitza da pelikula; lan honetan 250 dantzari baino gehiagok hartu dute parte. Aurtengo Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialeko hautagai izan da eta Greenpeace-n Lurra Saria irabazi du. Atzo (abenduak 5), berriz, Durangon izan zen aurrestreinaldia. Irudiak: Txintxua films. Dantza (Telmo Esnal, 2018) trailerra.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak