Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Angeles Jimenez, 100 urteak dantzan

Dokumentuaren akzioak

Angeles Jimenez, 100 urteak dantzan

2023/03/29 08:35

Angeles Jimenezek (Zalamea de la Serena, Badajoz, 1923) dantzan ospatu du bere 100. urtebetetzea. Jimenez Zestoan (Gipuzkoa) bizi den herritarrik zaharrena da eta egun San Juan Egoitzan bizi da. Martxoaren 25ean bete ditu 100 urte eta egoitza honetan ohi den legez horrelako ospakizun batean ezin falta dantzarik eta musikarik. Egoitzako zuzendaria Joseba Illarramendi da, Lin Ton Taun musika taldeko soinujolea. 1990eko hamarkadan rocka eta trikitia uztartu zituen talde ezaguneko soinujoleak asteazkenero jartzen ditu dantzan egoitzako langile, egoiliar eta senideak: fandango, arin-arin, kalejira, bals, pasodoble edota tangoak. Angeles Jimenez dantza zalea da oso eta asteazkenero dantzatu ohi du bideoan ikus dezakegun tangoa, bizikide duen egoiliar baten senidearekin. 100 urteak ospatzeko modu hoberik bururatzen? Irudiak: Zestoako San Juan Fundazioa

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Erlazionatutako elementuak
Blanche: 92 urteko dantzaria

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.