adinekoak etiketa duten bideoak

Angeles Jimenez, 100 urteak dantzan

Angeles Jimenezek (Zalamea de la Serena, Badajoz, 1923) dantzan ospatu du bere 100. urtebetetzea. Jimenez Zestoan (Gipuzkoa) bizi den herritarrik zaharrena da eta egun San Juan Egoitzan bizi da. Martxoaren 25ean bete ditu 100 urte eta egoitza honetan ohi den legez horrelako ospakizun batean ezin falta dantzarik eta musikarik. Egoitzako zuzendaria Joseba Illarramendi da, Lin Ton Taun musika taldeko soinujolea. 1990eko hamarkadan rocka eta trikitia uztartu zituen talde ezaguneko soinujoleak ...