Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Txina dantzan jarri duten amonak

Dokumentuaren akzioak

Txina dantzan jarri duten amonak

2021/11/03 08:33

Txinako hainbat espazio publiko bere egin dituzte emakume dantzariek. Ariketa fisikoa egiteko eta sozializatzeko 100 milioi txinatar, emakumeak eta adinekoak asko, dantzan aritzeko elkartzen dira Txinako kaleetan eta plazetan. Goizean goiz edo iluntze aldera ateratzen dira emakume dantzariak kalera; plazara iritsi, musika ekipoa martxan jarri eta hainbat koreografia dantzatzen dituzte modu sinkronizatuan. 1960ko hamarkadatik dihardute gorputza mugitzeko modu osasuntsu hau praktikatzen. Parte hartzen duten gehienak adineko emakumeak badira ere, gazteak eta gizonezkoak ere hurbiltzen dira dantza saioetara. Badirudi, ordea, auzokide askori ez diela grazia handirik egiten dantza zaleen musikaren bolumenak. Hainbat liskar sortu izan dira auzokideen eta dantzarien artean: leihoetatik pintura, olioa, kakak... mota dizkie amonei, baina ezin izan dituzte geldi arazi. Dantzak eskaintzen duen plazera eta osasunaz oso jakitun dira Txinako emakumeak eta ez daude prest bizi-poz horri uko egiteko.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.