Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantza egitarau zabala La Fundicion-en

Dantza egitarau zabala La Fundicion-en

dantzan.com 2008/04/01 12:04

Leire Ituarte eta Igor de Quadra-ren lanekin hasiko da apirileko lehen asteburuan Bilboko La Fundicion aretoaren dantza programazioa. Joera berrienen lekuko da La Fundicion eta datorren hiru hilabeteetarako egitaraua anitza prestatu du.

Gehiago irakurri

Folk Lore 2008 jaia apirilaren 5ean ospatuko da Iruñean

Folk Lore 2008 jaia apirilaren 5ean ospatuko da Iruñean

Amaiur Dantza Taldea 2008/03/28 07:44

1996tik artero antolatzen du Amaiur Dantza taldeak Folk Lore jaia bere lagunei ongi etorria emateko. Helburua egun atsegina pasatzea da. Azken urteotan dantza talde, musikari, laguntzaile eta lagun ugari bildu gara, giro ezin hobea lortuz goizetik gauera.

Gehiago irakurri

Plegoaren dantzaren XIII. eguna ospatuko da Ablitasen

Plegoaren dantzaren XIII. eguna ospatuko da Ablitasen

dantzan.com 2008/03/28 07:40

Datorren apirilaren 6an, igandean, dantzatuko da Ablitas-en Plegoaren dantza. Hiru eguneko ospakizunek borobilduko dute plegoaren egunaren inguruko festa. Ikusi albistean plegoaren dantzaren bideo bat.

Gehiago irakurri

Verdini dantza taldearen Argira ikuskizuna Usurbilen

Verdini dantza taldearen Argira ikuskizuna Usurbilen

Iratxe de Arantzibia 2008/03/26 11:28

Larunbat honetan, Sutegi Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan Verdini Dantza Taldearen Argira ikuskizuna izango da. Ikuskizun honetan Isabel Verdinik planteatzen du minusbaliotasunak dituzten pertsonak gizarte honetan ez ote ditugun gehiegi babesten.

Gehiago irakurri

Dantza-ikasketa profesionalen curriculuma argitaratu da

Dantza-ikasketa profesionalen curriculuma argitaratu da

dantzan.com 2008/03/14 12:43

2008ko martxoaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak prestatuta "dantza-ikasketa profesionalen curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak" arautzen dituen dekretua. Hona dekretua osorik.

Gehiago irakurri

"Rest", Blanca Arrietaren lan berria Bilbon

"Rest", Blanca Arrietaren lan berria Bilbon

La Fundicion 2008/03/12 10:11

Uzkina. Hondakina. Hondarrean geratu dena. Erabateko baretasuna. Guztia badago kolpez eta ferekaz beteta. Larrugorritan geratu ondoren. Guztia eginda ezer geratzen ez bada... orduan... zer?

Gehiago irakurri

Agintariena bandera espainolarekin dantzatzen zenekoa

Agintariena bandera espainolarekin dantzatzen zenekoa

dantzan.com 2008/03/05 10:40

Jakin badakigu, batzuk ezagutu dute, beste batzuk argazki zahar batzuetan ikusi dugu, baina bideo batean ikustea eta gainera Youtuben badago, beste gauza bat da... Frankismoko lehen urteetan Seccion Femeninako taldeek plazaratu zituzten dantza tradizionalak, eta horietako irudi bitxi batzuk ikusi ditzakezue ondoko bideoetan: poxpolin talde bat ezpatekin eta agintariena Espainiako banderarekin dantzatzen, neska talde bat Oñatiko dantzak egiten, e.a.

Gehiago irakurri

Mihimena ikusgarria prestatzen ari da Arrola dantza taldea

Mihimena ikusgarria prestatzen ari da Arrola dantza taldea

Dantzan 2008/03/04 07:55

Baigorriko dantza taldea ikuskizun berri bat prestatzen ari da buru-belarri. Mihimena du izena ikusgarriak eta Baigorren bertan estreinatuko da 2008ko apirilaren 12 eta 13an, Basaizea elkarteak antolatu ohi duen kulturaldiaren baitan.

Gehiago irakurri

Itziar Mendizabal elkarrizketatuko dute Forum-en

Itziar Mendizabal elkarrizketatuko dute Forum-en

Iratxe de Arantzibia 2008/03/03 15:58

Datorren martxoaren 5ean, asteazkenean, goizeko 9:00etan, eskainiko dute ETB2ko Forum programan David Barbero eskarmentudun kazetariak Leipzig-eko Baleteko dantzari bakarlariari, Itziar Mendizabali egindako elkarrizketa.

Gehiago irakurri

Aukeran-ek 10. urteurrena ospatzeko jaialdia egingo du

Aukeran-ek 10. urteurrena ospatzeko jaialdia egingo du

Iratxe de Arantzibia 2008/02/29 09:09

Edu Muruamendiaraz-ek zuzendutako Aukeran konpainiak jaialdi berezia antolatu du taldearen 10. urteurrena ospatzeko. Datorren martxoaren 29an izango da, 19:30ean, Victoria Eugenia antzokian.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak