Dokumentuaren akzioak
Dantza ikerketaren nazioarteko kongresua
Dantzaren ikerketa, hezkuntza, sorkuntza, ekoizketa eta sustatzea eta dantzaren bitartez oinarrizko giza eskubideen defentsa dira Dantzaren ikerketaren nazioarteko lehen kongresu honen helburuak.
Malagan eginen dute 2009ko uztailaren 15 eta 19a bitartean. UNESCOren Dantzaren nazioarteo batzordea da antolatzailea eta horren kide diren 150 herrialdetako dantza munduko profesional eta zaleei zabalduta dago. Hitzaldiak, dantza emanaldiak, ikusentzunezko proiekzioak, dantza-maisuen eskolak, ikerketen aurkezpenak... eskainiko dituzte egun horietan.
Martxoaren 1ean zabalduko dute bertan parte hartzeko epea. Matrikulaziorako datuak kongresuaren webgunean bertan eskuratu daitezke.
Dokumentuaren akzioak