Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sardiniako "Joaldunak" Altsasun izango dira asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Sardiniako "Joaldunak" Altsasun izango dira asteburuan

2009/02/19 13:24

Bihar, ostirala, iritsiko da Altsasura Orosei Sardniako herriitik datorren inauteri taldea. 25 lagun inguruko osatzen dute eta Altsasuko momotxorroak, txistulariak eta dantzariak izango dituzte zain ongi-etorria emateko.

Kultur trukea antolatu dute Orosei eta Altsasuko herrien artean, iaz Erkudengo Ama abesbatza Orosein izan zen eta datorren urtean Altsasukoak joango dira Sardiniara beren inauteria bertan erakustera. Altsasuko inauteri egun nagusia asteartean izango da, eta egun horretan nahi zituzten sardiniarrak bertan izatea, baina  lan kontuak medio ezinezkoa izan da eta asteburuan etorri dira.

 

Hona Sardiniako taldearen agerpen egutegia:

Otsailak 20, ostirala

17:30 Sardiniako taldeari ongi-etorria plazan

19:00 Sardinia eta Altsasuko inauterien inguruko hitzaldia GAztetxean

20:30 Kalejira Zubiondo Kanta Taldea eta Gaztetxeko trikitilariekin

 

Otsailak 21, larunbata

Eguerdian: Oroseiko inauteria Altsasuko kaleetan

Arratsaldean: Oroseiko inauteria Altsasuko kaleetan.

Otsailak 22, igandea

Goizean: Oroseiko inauteria Altsasuko kaleetan

 



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.