Dokumentuaren akzioak
Nafarroako dantzen ikastaroa Buenos Aires-en
Tuterako udal dantzariak irakasle zituztela, Argentinako eta Chileko 50 gazte aritu dira otsailean Nafarroako dantza tradizionalak ikasten, Argentinako Buenos Aires hiriburuan. Dagoeneko, aurtengoa da ikastaro hauek antolatzen diren zortzigarren aldia. Otsagabiko dantzak, Lesakakoak, Kortes-eko makila-dantzak, Luzaideko kontradantzak ikasi dituzte, besteak beste.
Ikastaroaren ondotik, ikasleek ikasitakoa praktikan jarri ahal izan dute gainera. Chileko Nafar-etxeko Maite Otondok ikastaroetako eta emanaldietako hainbat argazki eskegi ditu sarean eta horietan ikusi ahal izanen duzue ikastaroen nondik-norakoak.
Dokumentuaren akzioak