Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zein asmo dituzte alderdi politikoek dantzarentzat?

Dokumentuaren akzioak

Zein asmo dituzte alderdi politikoek dantzarentzat?

2009/02/27 09:06
Zein asmo dituzte alderdi politikoek dantzarentzat?

Patxi Lopez Luzaideko dantzak egiten

Hauteskunde hauetara aurkezteko aukera duten alderdi politikoek beraien webguneetan dituzte hauteskunde programak eta horien baitan kultura alorreko egitasmoak. Ziur aski egitasmo orokor horien baitan sartuko dira dantzari buruzkoak ere, baina espezifikoki "dantza" aipatzen dutenak bakarrik bildu ditugu hona. Hala ere, alderdi bakoitzaren atalean daukazue alderdi horren hauteskunde egitaraua oso osorik ikusteko lotura.

Hauteskunde programak euskaraz bilatu nahi izan ditugu, baina kasu batzuetan gaztelera hutsean baino ez ditugu aurkitu. Dantzari buruz ez dakigu, baina hizkuntza politikari buruz dituzten asmoetaz zerbait aurreratu dezake horrek. Programetatik dantzari buruzko asmoak jasotzen dituzten testu zatiak osorik jaso ditugu, euskaraz dutenen kasuan euskaraz, eta gazteleraz bakarrik dutenen kasuan gazteleraz.

Dantzari ohiak eta dantza asmoak

Hautagaien artean bada bat gutxienez, dantzari izandakoa. Patxi Lopez, PSE-EEko hautagaia dantzari izan zen gaztetan Portugaleten. Xemeingo ezpata-dantza edo Nafarroa Behereko dantzak egiten ikus daiteke zenbait argazkitan. Dena den, ez dirudi bere gaztarako dantza zaletasunak ondorio berezirik izan duenik bere alderdiaren hauteskunde egitarauan.

Oro har alderdi gehienek dantza kultura eta hezkuntza egitasmo orokorretan jasotzen dute, eta ez dituzte dantzari buruzko diagnostiko eta proposamen oso zehatzik egiten. Bi salbuespen dira horretan. EAJ-ak Kulturaren Euskal Planean jasotako egitasmoak bere programan integratu ditu, eta ondorioz, Kultura Planaren jarduera asmo guztiak biltzen ditu, baita dantzari buruzkoak ere. Bigarren salbuespena EB-Berdeak-ena da, eta dantza tradizionalari inguruko gogoeta egiten du, biziraupen egoeran dagoela dio, eta puntu estrategikoa dela. Euskal Dantza Konpainia bat sortzea proposatzen du.


Eusko Alderdi Jeltzalea

  • Etxepare Institutua abiapuntutzat harturik, euskal hizkuntza eta kultura nazioartera zabaltzeko plangintza zehaztea eta betearaztea: euskara, ikusizko arteak, dantza, antzerkia, musika, zinea, ikus-entzunezkoak, liburuak eta literatura."
  • Dantzaren Koreografi Zentro Nazionala sortzea, Euskadi eta nazioarteko zirkuituetan aurkez daitezkeen maila ertain eta handiko proiektu koreografi koak ekoizteko eta koprodukzioetan parte hartzeko.
  • "Dantza Etxeak", dantzarako baliabideen lurraldeetako zentroetan inbertsioa igo eta beren koordinazioa eta elkarren arteko lana sendotzea.
  • Dantzaren eta eszena tradizionalaren gaineko agirien kudeaketa eta artxiboaren sistema egituratzea.
  • Oinarrizko eta erdi mailako zikloetan, dantza zentro arautuen Sarea osatzea eta dantzaren goi zikloa abiaraztea.
  • • Babes eta laguntzarako neurriak sortzea dantzaren munduan sormen eta ekoizpen proiektuak eta taldeak edo konpainiak sendotze aldera."

EAJ-PNV hauteskunde egitaraua (pdf)

 

Partido Socialista de Euskadi - Euskadiko Ezkerra

  • Impulsar las enseñanzas artísticas profesionales de música, danza y artes plásticas y diseño, así como la formación profesional relacionada con las actividades artísticas.
  • Fortalecer las enseñanzas superiores de música y danza, de arte dramático, de artes plásticas y diseño y de restauración y conservación de bienes culturales.

PSE-EE hauteskunde egitaraua (pdf)

 

Partido Popular del Pais Vasco

  • El Gobierno Vasco del Partido Popular, en coordinación con Diputaciones Forales y ayuntamientos, apoyará programas de apoyo al teatro, la música, la danza, el cine o las artes plásticas. Los nuevos conceptos y expresiones del arte y la creación cultural deben también contar con el estímulo institucional.
  • Para ello se apoyarán iniciativas como la creación en Vitoria de un Conservatorio de grado superior de Danza o del Centro Internacional de Fotografía.

PP hauteskunde egitaraua (pdf)

 

Eusko Alkartasuna

  • Kultura-eremuan erakundeen arteko ahalegina areagotzea ahalegin eta sinergia guztiak baliatzeko, eta bereziki udalsarea babestea (antzerkia, dantza, artisautza, musika, literatura eta abar).

Eusko Alkartasuna hauteskunde egitaraua (pdf)

 

Ezker Batuak - Berdea

  • Ezker Batua-Berdeak está en la convicción de que el folklore, la danza tradicional, se encuentra en riesgo de supervivencia. Este es un punto estratégico. Proponemos la creación de una Compañía Vasca de Danza, que garantice el futuro a la música y al baile tradicional –además de la artesanía y los vestidos tradicionales- por meras razones de supervivencia.
  • Dinamizar y fortalecer las Artes Visuales y Escénicas. Fortalecer la red de teatros, infraestructuras para ensayos, y crear el Teatro Nacional de Euskadi, e impulsar la creación por territorio de lo que serían centros para la danza, que acoja a profesionales y aficionados.
EB-Berdeak hauteskunde egitaraua

 

Aralar

  • Geure artistak, sortzaileak, musikariak, idazleak, bertsolariak, dantzariak, margolariak, eskulturgileak... mimatu behar dira, horien formazioa, garapena, sustapena eta proiekzioa zein nazioartekotzeabermatzeko programa zehatzak garatuz.

Aralar hauteskunde egitaraua

 

Dokumentuaren akzioak

user
2009/03/01 00:09

Sustatu.com-en jaso dute honako albiste hau, Patxi Lopez "ezkerrekoa" dela argitu dute bertako erantzunetan: http://sustatu.com/1235725568

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.