Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaz elkartearen hautaketa froga

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz elkartearen hautaketa froga

2009/02/26 09:53

Esan bezala, 2009ko maiatzaren 15ean (ostirala) izanen da Dantzaz elkarteak deitutako hautaketa froga. Goizeko 10etan izanen da Donostiako Gasteszena antzokian. 18 eta 22 urte arteko dantzariek aurkeztu ahal izanen dute haien burua, Europar Batasuneko biztanle baldin badira.

Hautatuak izaten diren dantzariek 2009ko irailetik 2010eko abuzturarteko formakuntza (Donostian) eta ikasketetarako laguntza bat jasoko dute.

Aurrehautapenerako dantza argazkiak, kurrikuluma eta nortasun agiriaren fotokopia bidali beharko dute hautagaiek dantzaz@dantzaz.net helbidera, 2009 apirilaren 24a baino lehen.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.