Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Libertimendua Donapaleun: Paisola idek!

Dokumentuaren akzioak

Libertimendua Donapaleun: Paisola idek!

2009/02/25 15:35

Zuberoako maskaraden lehengusu dugu Baxe Nafarroako Libertimendua. Ezagunak ditugu bertako Kabalkadak, bolanta, basandere, makilari, zapurra eta enparauen dantzekin. Azkenaldian ordea, aspaldi egiten ohi zen antzerkia berreskuratu dute: Libertimendua. Zirtzilek eta bertsolariek bereganatzen dute hitza.

Azken urtotan Donibane Garazin egin izan dute Libertimendua eta aurten Donapaleutarrek ere erabaki dute tradizioa berritzea. Kitzikazank antzerki taldea izan da ideiaren bultzatzaile eta Burgaintziko dantzariekin batera azken hilabeteak prestaketa lanetan eman dituzte.

Paisola idek! jarri diote izena ikuskizunari, azkenaldian, krisia tarteko, pairatzen ari garen zaparrada gogoratuz. Antolatzaileek diotenez, "azken urtean paisolaren beharra suertatu zaigu frango alditan, euria euriaren gainean egiten baitu alde batetik, baina ere sekulako berri txar erauntsia aurtikitzen baitaukute gainera krisi ekonomikoa dela kausa. Aterbean jartzea dugu premiazkoena, eta hortarako zirtzilek zenbait aholku emanen dauzkigute".

Libertimendua

Eguna: Martxoak 1

Tokia: Donapaleu

Ordutegia: 10:00

  • 10:00 : kabalkada
  • 11:00 : emanaldia
  • 13:00 : bazkaria

Antolatzailea : Kitzikazank 

Laguntzaileak : Burgaintzi, Amikuzeko Ikastola, Euskal kultur erakundea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.