Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Donostia Dantzan erromeria apirilaren 19an

Donostia Dantzan erromeria apirilaren 19an

Bagera 2008/04/14 14:55

Apirilaren 19an Konstituzio plazan ohiko Erromeria izango da, arratsaldeko 19:00etatik 21:00ak bitartean. Donostiako Udaleko Txistulari Taldea izango da jotzailea eta Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz aurkezle eta animatzaileak. Oholtza gainetik edo plaza erditik jendeari zer eta nola egin erakutsiko diote, baita giroa berotzen lagundu ere.

Gehiago irakurri

Dantzaren eta mugimenduaren zientziak ikasketak Madrilen

Dantzaren eta mugimenduaren zientziak ikasketak Madrilen

David Adame 2008/04/10 15:56

Madrileko Europar Unibertsitateak dantzaren munduarekin lotutako ikasketa berri batzuk plazaratu ditu. Dantzaren eta mugimenduaren zientziak gradua da titulazio berri hori eta Hezkuntza fisikoko eta kiroletako zientzia fakultatean eskainiko da.

Gehiago irakurri

Bizkaiko Dantzari Eguna Markina-Xemein-en egingo da

Bizkaiko Dantzari Eguna Markina-Xemein-en egingo da

dantzan.com 2008/04/10 13:22

Datorren maiatzaren 15ean ospatuko da Markina-Xemein-en Bizkaiko Dantzari Eguna. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak urtero antolatu ohi du ekitaldi hau.

Gehiago irakurri

Portugaleteko III. Folklore Azokaren behin-behineko egitaraua

Portugaleteko III. Folklore Azokaren behin-behineko egitaraua

Elai-Alai 2008/04/09 15:35

Portugaleteko III. Folklore Azoka maiatzaren 10 eta 11n egingo da eta egitaraua ia itxita dago. Hona hemen behin-behineko egitaraua.

Gehiago irakurri

Herriko dantzak Urduñan Otxomaio jaietan

Herriko dantzak Urduñan Otxomaio jaietan

dantzan.com 2008/04/02 17:33

Datorren maiatzaren 3an, larunbatean, Otxomaio jaien egitarauan, XV. Herriko Dantzak jaialdia ospatuko da Urduñan. Bizkaiko zortzi dantza taldek parte hartuko dute Erauntsi dantza taldeak antolatutako jaialdian. Maiatzaren 9an berriz, ohiko Entradillak dantzatuko dituzte Urduñan.

Gehiago irakurri

Folk Lore 2008: azken orduko aldaketak eta albisteak

Folk Lore 2008: azken orduko aldaketak eta albisteak

Amaiur Dantza Taldea 2008/04/02 17:16

Urtero bezela Iruñeko udalak traba asko jarri ohi dizkigu gure jaia egiterako orduan. Folk lore egiten hasi giñenetik duela ia 12 urte beti arazoak izan ditugu: 450€ kostatzen dituen seguroak, 250€ elektrizitate konekzioa egiteagatik,... Honi gehitu egin behar zaio gu urtero baimenak denbora nahikoarekin eskatzen ditugula, ia hilabete ta erdi lehenago eta gaur apirilaren 1ean oraindik ez dugu erantzun ofizialik jaso bakarrik telefonoz hitzegindakoa baizik.

Gehiago irakurri

Dantza eta beste Gernikan, Gazteszenaren eskutik

Dantza eta beste Gernikan, Gazteszenaren eskutik

Unai Brea 2008/04/02 11:55

Apirilaren 4an da hitzordua, ostegunean, edo eguenean gurago baduzue. Arratsaldeko 20:00ean, Gernikako Lizeo Antzokian. Gernikako eta Busturialdea osoko gazteen lanak oholtzaratuko dira, ordu biko emanaldian, Gazteszenaren eskutik.

Gehiago irakurri

Dantza egitarau zabala La Fundicion-en

Dantza egitarau zabala La Fundicion-en

dantzan.com 2008/04/01 12:04

Leire Ituarte eta Igor de Quadra-ren lanekin hasiko da apirileko lehen asteburuan Bilboko La Fundicion aretoaren dantza programazioa. Joera berrienen lekuko da La Fundicion eta datorren hiru hilabeteetarako egitaraua anitza prestatu du.

Gehiago irakurri

Folk Lore 2008 jaia apirilaren 5ean ospatuko da Iruñean

Folk Lore 2008 jaia apirilaren 5ean ospatuko da Iruñean

Amaiur Dantza Taldea 2008/03/28 07:44

1996tik artero antolatzen du Amaiur Dantza taldeak Folk Lore jaia bere lagunei ongi etorria emateko. Helburua egun atsegina pasatzea da. Azken urteotan dantza talde, musikari, laguntzaile eta lagun ugari bildu gara, giro ezin hobea lortuz goizetik gauera.

Gehiago irakurri

Plegoaren dantzaren XIII. eguna ospatuko da Ablitasen

Plegoaren dantzaren XIII. eguna ospatuko da Ablitasen

dantzan.com 2008/03/28 07:40

Datorren apirilaren 6an, igandean, dantzatuko da Ablitas-en Plegoaren dantza. Hiru eguneko ospakizunek borobilduko dute plegoaren egunaren inguruko festa. Ikusi albistean plegoaren dantzaren bideo bat.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak