Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aurrez aurre

Dokumentuaren akzioak

Aurrez aurre

2009/03/12 09:59

Kulturalki, ohituren bitartez, ikusten da euskaldunok beti izan garela jende erronka eta festazaleak: bertsolaritza, pelota eta dantzarekin, besteak beste, norgehiagoka horiek garbi agertzen dira. Euskaldunek beti izan dute gogokoa dantza. Gorputzarekin trebezia adieraztea baino zerbait gehiago da. Dantzaria bere burua gainditzeaz gain, besteekin ere neurtzen baita. Berpizkunde garaitik hasita, norgehiagoka horiek ikuskizun harrigarri bezain iragankorrak izan dira.

Ideia hori jarraituz, Aurrez-aurre ikuskizunak ez ditu dantzariak soilik erakusten, baita gure ihauterietako aberastasunetatik ateratako dantzak ere. Momentu egokia da belaunaldi ezberdinetako dantzariak elkartzeko eta estilo ezberdineko dantzak lotzeko. Bestalde berdintasunak nabarmenak dira, Euskal Herriko eta aurre-baroko garaieko dantzen artean. Ezin da jakin, Frantzia eta Nafarroako erregea izan zen Henri IV. gortean Medicis familiaren bitartez sartu ziren artista italiarrei esker izan den...

Aurrez-aurre. TxerreroAurrez-aurre ikuskizunaren alde originala hautatutako gaiak euskal dantza tradizionalari leku handia uzten diola da. Hala eta guztiz ere erabilitako errepertorioek norgehiagoka horiek buruz-buru lantzen dituzte, ikuskizun hau ez dadin dantza folkloriko merkean erori, gure ondare kultural handiaren beste ikuspegi bat ematen du.

Ikuskizuna bost zatitan banatzen da:

  • Aurkezpena (Santa Luzia)
  • Ihaute
  • Branletik jautziak
  • Paperezko iantzak
  • Ando drom

 

Santa Luzia egunarekin hasten da ikuskizuna. Hori da urteko egunik motzena eta gaurik luzeena eta hortik aurrera hasten da argi denbora luzatzen. Iluntasunetik argitasunera, negutik udaberrira, heriotzetik bizira. Teskuinguru horretan taula gainean agertuko zaizkigu dantzariak, maskarak, zirtzilak, hartza, kauteroak... Ikuskizun honen bitartez gainera, berpizkundeko eta euskal dantzen arten lotura erakutsi nahi da. Izan ere, horien kutsu handia dute gure dantzetako zenbaitzuk, kontradantzak edo zuberoako dantza preklasikoak kasu.

Claude Iruretagoyena Maritzuli konpainiako zuzendariak sortutako jantzi ederrekin eta Aiko taldearen musikarekin aberastuko da dantza ikuskizuna .

Aurrez aurre-ren estreinaldiaren harira, ikuskizunaren mamiarekin zerikusia duten zenbait hitzaldi antolatuak izan dira gainera, asteburu honetan:

 

Jean Mixel Bedaxagar, Claude Iruretagoiena, Jon Iruretagoiena

Baiona, Elkar denda

Martxoak 13, ostirala, 18:00etan

 

Xabier Itzaina, Claude Iruretagoiena

Baiona, Elkar denda

Martxoak 14, larunbata, 17.00etan

 

  • Aurrez aurre (dantza ikuskizuna)

Maritzuli konpainia

Donibane Lohizune, Kexiloa gela

Martxoak 21, larunbata, 21.00etan

 

Informazio osagarria:

Aurrez-aurre. Afitxa

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.