Dokumentuaren akzioak
Xiru jaialdia 2009, musika eta sorkuntza Zuberoan
"Italiako Genovatik Larrainerat, Errusiako Tchekhov-en ahotik, Eüskal Herriko Basterretxearen gogora... Ahatze gabe herri ttipi bat". Horrela aurkeztu dute antolatzaileek Xiru 2009 jaialdia. Zuberoan egiten den musika eta sorkuntza erakustea xede duen jaialdia da honakoa. Baina Zuberoako dantzari, soinulari, kantari eta aktoreez gain, beste lurraldeetatik etorritakoak ere izanen dira Xiru jaialdian. Nabarmentzekoa, jaialdiaren baitan aurkeztuko dutela "Lürraldea dantzan" izeneko ikuskizuna. Nicole Lougarot da honen sortzailea eta 1802an buhameen aurka egindako sarekada irudikatzen du obrak.
Hau da antolatzaileek prestatutako egitaraua:
Apirilak 3, ostirala:
- 14 etan: Xiberoko ikasleentako emanaldia: dantza, ipuin, antzerkia, txontxongiloa...(IKAS-ekin batean).
- 21etan: "LÜRRALDEA DANTZAN" dantza ikusgarria Gotainen:
Urdiñarbe eta Gotaineko dantzari – kantari - sonügileen sorkuntza, Euskal Herriko ehünka Buhameen preso ezartea, 1802. urteko gertakari latza aipagei. Sorkuntza : Nicole Lougarot ; bideoa : Miriam Aizager, Peio Cachenaut.
DORREA: (2009ko sorkuntza) : Mizel Théret dantzaria (Biarritze) ber bera taulan, ber bera dantzan, bere (eta gure) Eüskal lürrari mintzo...HUMANI THÉÂTRE: (Béziers): antzerkia uste gabean... jeialdi güzian hor gainti dirate, hantxe hortxe.
Apirilak 4, larunbata (neskeneguna):
- 10.30 etan: MINTZA LEKÜ Gotaineko herriko etxean
"Bohémiens" libürüaren aurkezpena, Nicole Lougarot idazle (Gotaine), Gatuzain argitarazle.
Yves Santamaria historialaria (Grenoble): « Iragana eraiki: nortarzün herrikoia, jakitate eskolatüa eta oroimen kolektiboa ». Hitzaldiak eta eztabada.
- 16 etan: ÜTÜRZABALA V : ESTRENA/IKUSGARRIA Irabarnen
Nestor Basterretxea (Hondarribi) artistaren obra berriaren estrena (Jean Mixel Bedaxagar arotz kantariak eginik), Irabarneko Ütürzabala parkean, arte lekü dener zabala, hur bazterrean, egünko eta biharko ere.
Bertan izanen dira Basterretxea jauna (berak sortü obra hau desterratü diren Ameriketako eüskaldüner omenaldi da), "Amaren alabak" taldea, Hephaistos Bedaxagar kantari, Francis Burguburu zamalzaina dantzari...- 21etan: "LÜRRA KANTA" ikusgarria Gotainen
LA SQUADRA: Italiako polifonia, Genovako portüko langileek sortürik, eskü hüska, bihotz beteka. "Trallallero" kantatzeko manera harrigarria Genova altean hazi da: lürra, portua, itsasoa...
LARRAINEKO KANTARIAK: Euskal Herriko bortüko langileek sortürik, ber esküa ber bihotza... "Xiberotarrak ez dü bihotzik....kantorea beitü bihotz!!"Jean Mixel Bedaxagar eta Mixel Arotze: Xiberoko bi bortü, larraintarrekin batü.
Xavier Pinon-en argazkiak « Non ote gira? »
- 23 etan : SÜA : Zorionak Zuri Zorionak Xiru. "Suak" Xiberoko taldearen eskütik.
Humani théâtre: antzerkia, süaren bazka.
- 24etan : DANTZALDIA
JARAUTA 69 Iruñako txarangarekin
Apirilak 5, igandea:
- 10.30etan: Plazan PILOTA/KLUN PARTIDA: Lau pilotari xiberotar eta bi klun (Dominika Rekalt eta Pierre Vissler) eta herriko dantzariak.
- Egunaren kursean:
Margolan sorkuntza, Gonzalo Etxebarria, Uztaro eta Nafarroako UR Taldea : « XIRUren begitarteak ».
Txontxongilo ikusgarrittoak, Pariseko hiru lagünen eskütik.
Rene Martinez (Ipuinak – Angelu).
Xiberoko bertsulariak.- 12etan : "LA NOCE". A. Tchekhov-en antzerkia, Humani Théâtre taldeak emanik.
Denak ezteietara kümit gira, Languedoc-eko talde horrek gaitzeko indarra erakusten dü. Püblikoa antzerki barnen agitzen da! Zer da antzerkia, zer bizia?
- 13.30etan: BAZKARI HERRIKOIA : hor berean erosi ala etxetik ekarri
- 15.30etan: MUSIKALDI - DANTZALDI – HARROALDI askazi-aüzoen artean:
Bernad Lubat Gaskoiniako azken hartz bihozbera! Uzeste Musical bere sorterrian sortü züan, eta beti han da tipiñaren herakarazten; Jazz-a Parisen bilatü züan eta Gaskoiniako blues-a bere basa bazterreko herrian ediren!
OIHERKOREN TXARANGA (Xiberoa);
HUMANI THÉÂTRE-eko müsikariak
« JARAUTA 69 » Iruñako txaranga...
- 19etan: ÜLÜNA, eta laster...Musikaren Egüna! Hau lürraldia gük dügüna!
Xiru jaialdia Abotia elkarteak antolatzen du.
Ikusgarrien prezioa:
- Ostiral eta larunbatean 10 euro (prezio erdia langabe, ikasle eta 10-18 urte bitartekoendako).
- Igandean, muxutruk.
Dokumentuaren akzioak