Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Tarantella, armiarmaren pozoinaren aurkako botika-dantza

Dokumentuaren akzioak

Tarantella, armiarmaren pozoinaren aurkako botika-dantza

2009/03/16 11:26

Apulia, Basilicata, Sizilia edo Kalabriako eskualdeetan dantzatu izan da Tarantella. Bikotekako dantza da, korteiatze dantza baita berez. 6/8ko konpaseko musika biziarekin dantzatzen da normalean eta erritmoa azkartuz doa, doinuak aurrera egin ahala.

TarantellaDiotenez, erdi-aroan uste zuten Tarantula izeneko armiarmaren pozoinak eragindako erotasun mota batendako antidotoa zela Tarantella dantzatzea. Tarento izeneko Italiako hegoaldeko herrian deskribatu zuten armiarma mota hori lehenbizikoz. Armiarmaren hozkadak dardarizoa, insomnioa, aluzinazioak... eragiten zituen. San Vito-ren dantza izeneko nerbio-eritasuna ere Tarantularen pozoinak eragiten zutela uste zuten. Hartara, pozoitutako pertsonak dantzan jartzen zituzten, bizi-bizi, izerdi egin eta gaitzak alde egin zezan.

Hortik letorkioke beraz, Tarantella izena dantza honi, elezahar horren arabera.

Gaur egun, bestela ere dantzatzen da. Sendagai omen zeneko erritmo bizirik ez du galdu eta gainera bere mugimenduen naturaltasuna ere azpimarragarria da. Duela gutxi hemen bertan ikusitako ijitoen dantzatzeko modua gogorarazten digu Tarantellak, edo eta Arratia aldeko jota eta arin-arinen dantzakera ere bai.

Tarantella 2

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.