Aurrez aurre ikusgarri berria aurkeztuko du Maritzuli konpainiak

2009/03/09
Aurrez aurre ikusgarri berria aurkeztuko du Maritzuli konpainiak

Xirula Mirula, Ixtorio Misterio, Ingura mingura, Côté Cour... Côté Jardin edo Kutx ala Pil ikusgarrien sortzaileak, Claude Iruretagoienak, ikuskizun berria prestatu du: Aurrez aurre. Italiar berpizkundeko dantzak eta euskal dantzak konparatu eta bien artean aurkitu dituen antzekotasunen inguruko ikuskizun pedagogikoa da Maritzuli konpainiarekin prestatu duena.

Hitzaldiak

Aurrez aurre ikuskizunaren aurkezpenarekin batera hitzaldi sorta bat prestau du Maritzuli elkarteak. Zuberoako dantzen inguruan arituko dira martxoaren 13an Jean Mixel Bedaxagar, Claude Iruretagoiena eta Jon Iruretagoiena. Martxoaren 14an berriz dantza-jauziak izango dituzte hizpide Xabier Itzainak eta Claude Iruretagoienak.

Aurrez aurre

Maritzuli konpainia

Donibane Lohizune, Kexiloa gela

Martxoak 21, larunbata, 21.00etan

 

Zuberoako dantzen inguruan

(mintzaldia)

Jean Mixel Bedaxagar, Claude Iruretagoiena, Jon Iruretagoiena

Baiona, Elkar denda

Martxoak 13, ostirala, 18:00etan

 

Dantza-jauziak

(mintzaldia)

Xabier Itzaina, Claude Iruretagoiena

Baiona, Elkar denda

Martxoak 14, larunbata, 17.00etan