Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak dantzan.com RSS jario bitartez

Dokumentuaren akzioak

dantzan.com RSS jario bitartez

2009/03/18 11:20

Hauek dira dantzan.com-en baitan RSS jarioa eskaintzen duten atalak:

Baina zer da zehazki RSS jarioa? Really Simple Syndication

ingeleseko hitzen laburdura dugu RSS (sindikazio benetan erraza). Modu sinplean azalduz, webguneetako eguneratzeak ikusteko bi modu dago:

1- Egunero webgunean sartuz zerbait eguneratu ote duten ikusteko.

edo

2- Webgune horrek RSS jarioa eskaintzen badu, bertara sindikatu (lotu) eta gisa horretan eguneraketak gure ordenagailuan jasoko ditugu gertatu bezain laster, webgunean behin eta berriz sartu behar izan gabe.

Esan bezala, badira RSS jarioa eskaintzen duten webguneak, dantzan.com

kasu. Nola sindikatu gaitezke bertara? Programa jario-irakurle batean harpidetuz. Programa horretan dantzan.com-en atalak lotuz, atal hori eguneratzen den bakoitzean horren abisua eta laburpena jasoko dugu gure ordenagailuan dantzan.com-en egunero sartu behar izan gabe.

Hau egiteko jario-irakurle ezberdinak daude: Bloglines, Google-reader, Feed on feeds eta beste asko. Horietako batean harpidetu eta erraza da sindikazioa. Zeinu bat izan beharko dugu aintzat, beheko irudian gorriz borobildua agertzen dena. Bertan klik egin eta webgune edo atal horren eguneraketak gure ordenagailuan jasoko ditugu.

 

Dantzan.com-en RSS jarioa

 

Foroa

E-mail bidez ere jasotzen ahal da dantzan.com-eko eguneraketen berri, foroan izena emanda. Hori ere erraza da: foroan sartu, e-mail helbidea eta erabiltzaile izena idatzi eta "harpidetu" dioen botoiean klik egin. Idatzi duzun e-postako helbidean eskaera berresteko mezu bat jasoko duzu. Hori egindakoan, eguneraketen berri jasoko duzu zure posta elektronikoan bertan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.