Dokumentuaren akzioak
Dantza sorkuntza babesteko Aterpean programaren deialdi berria
Dantza Hirian (Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiripaisaietan) jaialdiak abiatu du Aterpean 2009 izeneko proiektua. Honen helburua da gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri eremuetan ezagutzera ematea. Bertan parte hartzeko deialdia luzatu dute, esan bezala.
Deialdia dantzaren esparruan lan egiten duten artistei eta beste arte-diziplina batzuetan dantza erreferentzia modura erabiltzen dutenei zuzendua dago. Betiere horien lanak hiri-eremuetako sorkuntzara bideratuta egon beharko dira.
Ekimen honek bi artista egoiliar jasoko ditu maiatzeko eta uztaileko hilabeteetan (4 eta 6 aste bitartean, proiektuaren arabera). Onuradunei sari ekonomiko bat eta sortzeko eta beren lanak aurkezteko eremu bat eskainiko zaie.
Egonaldi bat eskatzeko beharrezkoa da eskaera-orria betetzea eta sinatzea, eta horrekin batera, CVa, egin beharreko proiektuari buruzko txostena eta eskaeraren zergatiak azaltzen dituen gutun bat ere aurkeztu beharko da. Proiektua bidaltzeko azken eguna martxoaren 6a izanen da.
Dokumentuaren akzioak