Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna Axpen
Atxondon, Axpeko elizatean, ospatuko da igandean, ekainaren 11an, Durangoko Merinaldeko ezpata-dantzari eguna. Urtero omenaldi bat izaten da ospakizun honetan, eta aurten, Atxondoko dantza taldearen alde lan handia egin duen Pili Bernas omenduko dute.

Udako dantza ikastaldiak Donostian
Ohi bezala, udako dantza ikastaldiak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiak. Dantza klasikoa eta garaikidea izango dira ikasgai. Tatiana Yerakhavets izango da dantza klasikoko irakaslea, eta Francisco Lloberas dantza garaikidekoa. Artelekun egingo dira ikastaroak uztailaren 3tik 14ra.

XXII Folklore Jardunaldiak
Iruñean, 2006ko azaroaren 15-18 bitartean ospatuko dira Ortzadarrek antolatzen dituen folklore jardunaldiak. Jardunaldiak antolatzen dituen batzordeak txosten nagusi batzuk eskatu ditu, baina gainera interesik duen orori gonbitea egin nahi dio bere lanak, argitaratu gabekoak, aurkez ditzan. Egileek uztailaren 31 baino lehen bidali beharko dute proposatutako lanaren izenburua eta laburpen txiki bat.

Dantza taldeak urteurrenak ospatzen
Hainbat talde ari dira aurten ere bere sorreraren urteurrena ospatzen. Batzuk egin dituzten dagoeneko ospakizun ekitaldiak, beste batzuk urte osoan ari dira eta badira udazkenean ospatuko dutenak ere. 2006an urteurrena ospatzen duten hainbat talderen zerrenda bildu dugu hemen, baina izango dira gehiago ere.

Ezpata-dantzak jaialdia Eibarren
Flandriako, Kantabriako eta Euskal Herriko ezpata-dantzak ikusiko dira maiatzaren 27 eta 28an Eibarren ospatuko den Ezpata-dantzak jaialdian. Antwerpen, Dunkerque, Ruiloba, Legazpi, Zumarraga, Beasain, Deba, Markina eta Eibarko ezpata-dantzak ikusiko dira Kezka dantza taldeak antolatu duen jaialdian.

Victoria Eugenia eta dantza Donostian
Donostiako Victoria Eugenia antzokiaren berritze lanak aurrera doaz, eta horren inguruko gogoetak egin dira joan den astean Topaketak jardunaldietan. Donostiako hiru kultur proiektu potoloei (Tabacalera, San Telmo eta Victoria Eugenia) buruz hitzegin dute topaketetan, eta Victoria Eugenia eta dantzari buruz Filgi Claveriek esandakoak biltzeko modukoak iruditu zaizkigu.

Bizkaiko Dantzari Eguna Mungian
Datorren maiatzaren 21ean ospatuko da Mungian Bizkaiko Dantzari Eguna. 80 dantza talde inguruk parte hartuko dute bertan. Goizean kalejira eta dantza emanaldia, eta arratsaldean erromeria dira Bizkaiko Dantzari Egunaren osagai nagusiak.

Look, Asier Zabaletaren lan berria
Maiatzaren 5ean egin zen aurre-estreinua Artelekun, baina maiatzaren 13an, larunbatean egingo da Asier Zabaletaren Ertza konpainiaren lan berriaren estreinaldi ofiziala Donostian, Gasteszena aretoan.

Jone San Martini elkarrizketa ETB2n
Ostiralean, maiatzaren 12an, ETB2ko Forum saioan, Jone San Martin dantzari donostiarrari egindako elkarrizketa eskainiko dute. Frankfurt-eko The Forsythe Company-ko dantzaria da Jone San Martin eta Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen saria jaso du aurten.

Pirmin Treku Logroñoko Dantzaren Etxeko Ohorezko Lagun izendatu dute
Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunetan, Logroñoko Dantzaren Etxeak bi dantzari ohi "Ohorezko Lagun" izendatu zituen: Primin Treku (Zarautz, 1930) eta Aurora Pons (1936).
Dokumentuaren akzioak