Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Gauargi: hamar urtez munduan gaindi

Gauargi: hamar urtez munduan gaindi

dantzan.com 2006/06/26 16:42 1

Ezpeletako Gauargi jaialdiak 10. ekitaldia egingo du aurten. Umeen nazioarteko dantza jaialdia da Gauargi, eta dagoeneko prest dute uztailaren 12tik 17ra burutuko den jaialdiaren egitaraua. Georgia, Sri Lanka, Hego Korea, Serbia, Ukraina eta Kamtchatka herrialdeak ordezkatuko dituzten dantza taldeak arituko dira Euskal Herrikoekin batera.

Gehiago irakurri 1

XXI. mendean atondu

XXI. mendean atondu

dantzan.com 2006/06/22 13:08 1

"Atondu, XXI .menderako proposamena" izenburuko liburua aurkeztu da gaur Donostian. Tradiziozko euskal jantziei buruzko liburua da Ane Albisuk egin duena. Baina janzte hutsetik haratago, tradiziozko euskal jantziak prestatzeari edo atontzeari ematen zaio garrantzia lan honetan.

Gehiago irakurri 1

Besta Berri eta Gorputz eguneko dantzak

Besta Berri eta Gorputz eguneko dantzak

dantzan.com 2006/06/15 11:35

Gorputz eguna da gaur, nahiko berandu dator aurten eta ia San Joanekin elkartu dira Besta Berriren ospakizunak. Garai batean urteko jai handienetakoa izaten zen Corpus Christi izenekoa, eta hainbat dantza egin ohi ziren jai horretan. Euskal Herrian zenbait tokitan egiten dira dantza gaur egun ere Gorputz egunaren bueltan, baina hori bai, orain Gorputz egunaren ondoko igandean izaten dira ospakizun handienak.

Gehiago irakurri

Dantza argitalpenak Karrikirin

Dantza argitalpenak Karrikirin

dantzan.com 2006/06/14 12:29

Jakinekoa da dantzaren inguruko hainbat argitalpen erosi ahal izatea ez dela nahi bezain erraza gertatzen. Ohiko liburudendetan ez ditugu aurkitzen eta eskuratzeko hamaika buelta egin behar izaten ditugu maiz. Horregatik, pozik hartu dugu Iruñeko Karrikiri elkarteak dantza tradizionalaren inguruko materialari jarri dion harreta berezia. Dantzaren eta folklorearen inguruko hainbat lan eros daitezke dagoeneko Karrikiri dendan.

Gehiago irakurri

Gaztedi eta Euskeria abesbatzaren ikuskizuna

Gaztedi eta Euskeria abesbatzaren ikuskizuna

Gaztedi 2006/06/09 17:33

Gaztedi Dantzari Taldea eta Euskeria Abesbatzak zazpi herrialdetako dantzez eta kantuez ikuskizuna prestatu dute Gaztediren 55. urteurrenerako. Ekainaren 23an, San Juan gauean Karmelo Plazan izango da. Dantza, kantua eta musika tresna desberdinak biltzen ditu emanaldiak. "Euskal Herria: abesten eta dantzatzen duen herria" da ikuskizunaren izenburua.

Gehiago irakurri

Blogak dantzarion eskura

Blogak dantzarion eskura

dantzan.com 2006/06/09 13:26

Aukera berri bat eskaintzera dator dantzan.com. Dantza talde, dantzari eta dantza-zale bakoitzak bere bloga egin dezake dantzan.com-en bertan. Taldeko emanaldiak, egitasmoak, gogoetak eta albisteak plazaratzeko espazio izan daiteke. Baina baita dantzari zein dantzazale bakoitzaren leihoa ere.

Gehiago irakurri

Udaberria dantzan Donibane Lohizunen

Udaberria dantzan Donibane Lohizunen

dantzan.com 2006/06/08 13:07

Zazpi herrialdeetako dantza taldeen emanaldiak ikusi ahal izango dira datorren ekainaren 10ean, larunbatean, Donibane Lohizunen ospatuko den Udaberria dantzan jaialdian. Euskal dantza taldeekin batera Okzitaniako talde bat ikusteko aukera izango da.

Gehiago irakurri

Mutxiko eta kantu eguna Irunen

Mutxiko eta kantu eguna Irunen

dantzan.com 2006/06/08 12:40

Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokaren baitan, mutxiko eta kantu eguna antolatu dute datorren ekainaren 11rako Irunen. Igande goiz partean dantzak eta kantak tartekatuko dira Ficoban.

Gehiago irakurri

Arabako Dantzari Eguna Agurainen

Arabako Dantzari Eguna Agurainen

dantzan.com 2006/06/08 11:53

Igandean, ekainaren 11n, ospatuko da Agurainen, Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatutako Arabako Dantzari Eguna. Mila dantzaritik gora espero dituzte Agurainen eta ekitaldi nagusia bi plazatan, aldi berean, egingo da.

Gehiago irakurri

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna Axpen

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna Axpen

dantzan.com 2006/06/08 11:10

Atxondon, Axpeko elizatean, ospatuko da igandean, ekainaren 11an, Durangoko Merinaldeko ezpata-dantzari eguna. Urtero omenaldi bat izaten da ospakizun honetan, eta aurten, Atxondoko dantza taldearen alde lan handia egin duen Pili Bernas omenduko dute.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak