Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak XXI. mendean atondu

Dokumentuaren akzioak

XXI. mendean atondu

2006/06/22 13:08

XX. mendean euskal jantzi tradizionalak izan duen bilakaera azaldu du Ane Albisuk, eta tradizioaren ezagutza horretatik abiatuta, etorkizunerako proposamenak aurkezten ditu. XXI. menderako euskal tradiziozko jantzien proposamenez hornituta dator Atondu.

Ane Albisu donostiarra da, eta azken 21 urteotan Ikerfolk elkartean, folklorea eta modaren inguruko ikerketak burutu ditu. Atondu ekimena zuzentzen du Ikerfolk elkartean bertan.

  • Noiz eta nola hasi zinen tradiziozko euskal jantzietaz arduratzen eta arreta jartzen?


Ane AlbisuOrain dela 31 urte. Donostiako Antiguoko Jakintza dantza taldean sartu nintzenean, beste batzuen artean, hasi nintzen arduratzen jantziez. Eta han bertan hasi ginen arlo honetan lanean, baina batez ere Argia zen ondoan geneukan erreferentzia. Hori bai, diseinatzen, jantziekin askoz lehenago, 7 urterekin hasi nintzen jantziak egiten. Amak zaborretara botatako aterki bat birziklatu nuen eta gona bat egin nuen.

Argian 78an sartu nintzen. Bertan, josi, jantziak sailkatu, diseinatu eta beste hainbat lan egin ditut.

  • Zer kontatu nahi duzu liburu honetan?


Aurrekoa gizaldia aztertuz, tradiziozko jantziaren inguruan gaur egun dagoen egoera ulertzea eta erakustea izan da helburuetako bat. Ikusten dut baserritar, dantzako, poxpolin eta abarreko jantziekin nahaste itzela dagoela. Eta badaude eszenatokiko, bailarako eta bestelako jantziak. Hori eskematizatu nahi izan dut eta ikusi nondik datozen gaur egun ditugun jantziak. Batzuk garai bateko modako jantziak dira, beste batzuk dantza zehatz baterako erabili direnak, beste batzuk inauterietakoak. Baina batez ere baserritar jantzian zentratu naiz eta horrek gaur egun duen erabileran.

  • Zein iturri erabili dituzu?


Liburuak izenburua du XXI menderako proposamena. Proposamen hori sormen lan bat da, eta sormen lan hori oinarritua dago jasota dauzkagun datuetan. Irudi grafikoek eta ikusi eta aztertutako jantziek oinarri sendoa eman digute, baina, galdutako elementuak ere bazirenez, nolabaiteko puzzle hori osatzeko denetariko datuak erabili dira: historikoak, ekonomikoak, etnografikoak…

  • 2006ean zein zentzu du tradiziozko jantziekin janzteak?


Tradizioko jantziaren erabilerak zentzu desberdinak dituela uste dut. Gure gizartean tradizioko jantzia gehienetan dantzarako edo jaietarako, baina XX. mendean baserritar jantziak edo zenbait janzkik (kaiku, txapela,,..) gure kulturaren sinbolotzat ere erabili izan dira. Hizkuntza eta beste kultur ezaugarriren pareko tradiziozko jantziek kultura baten parte garela adierazten dute eta nahiz eta gure gizartean egunerokotasunik ez izan, jendea egoera berezietan jantzi egiten da era horretan. Jantzi mota hau ez da mozorro bat, euskaldunak gara eta horrela janzten gera, gure jantzia da hori adierazi nahi baitu..

Zein zentzu du horrek gaur egun? Egoera batzuk badira, erromeriak, euskal festa bat, e..a. normaltza ditugunak. Baina badira beste egoera batzuk, adibidez, sari bat jasotzera joan behar dena, eta sari hori jasotzera euskaldun bezala joateko soineko bat nahi duena. Gure proiektuaren izena Atondu da. Atontzea preparatzea da. Guk uste dugu atondu behar garela okasio bakoitzerako, eta oso ongi aztertuta izan behar dira okasio bakoitzaren ezaugarriak eta horren arabera atondu.

  • Azken urteotan aldaketa asko izan dira jantzi tradizionalen alorrean. Nola ikusi dituzu?


Mugimendu horren hasieran gu ere izan gara. Baserritar jantzi horrek ikaragarrizko bilakaera izan du. Jantzi honen sorrera XIX. mendeko janzkera zibila da. Horren bila jo genuen. Eta gu bezala beste askok. XX. mendeko fenomenoa gertatu da hor: moda. Jendeak moda eta negozioa du buruan. Jendeak hartzen ditu jantzi horiek moda bezala, orain modan dago horrela ezkontzea, eta merkatuak horri erantzun egin behar dio, eta horretarako behar dira fabrikak, eta produktu merkeak. Gure gizartearen bilakaeraren ispilu da gertatu dena.
Atondu atontzen 2
Ez da gure ideia. Gure ideia hain zuzen ere kontrakoa da. 90eko hamarkadan ikusi genuen baserritar jantziaren beste alderdi bat aurkez genezakeela eta askok eta askok ez zuen ulertu “beste” jantzi horiek zer ziren eta azkenean horien bilakaera ikaragarria izan da azken urteotan. Ezer ez izatetik beste muturrera pasa gara. Saltzen dutenek produktua eta haren ikusgarritasuna eta salgarritasuna nahi dute, noski. Guk beste modu batera planteatzen dugu. Oinarri sendoak izaten saiatzen gara. Atondu kultur proiektua da ezer baino lehen.

  • Zuk zeuk diseinatzen dituzun jantziak noizkoak dira?


Gaurkoak eta tradiziozkoak. Gaur egungoak, baina bertan tradizioz jantzi diren elementuz eta formaz eginikoak. Gaurko jantziak dira, tradizioa errepikatzen den neurrian gaurkotzen delako eta gaur janzteko direlako. Horregatik proposamena egoera bakoitzera egokitzen da.

  • Zeintzuk dira euskal jantziaren ezaugarriak?

Atondu gona
Euskal jantzia burutik hasten da, buruko zapia eta txapela. Buruan eramaten dena da tradiziozko jantzietan mantentzen dena eta guk geuk ere mantendu duguna. Horretaz gain erabili izan dena eta mantendu dena baliatuz egin dezakezu euskal jantzia. Brusa, esate baterako, beste zenbait tokitan ere erabili izan da, baina hemen ere erabili da, eta gure buruan brusadun bat euskaldun bat da.

Lehen geneukana eta mantendu duguna hartu, eta gaur erabili dezakeguna da geure jantzia. Erabilerari dagokionez, une batzuetan egokia izan daiteke txapela bakarrik jartzea, edo lekeitiarra bat eramatea. Okasioa begiratu behar da, hori da kontua.

Zer da jantzi tradizional bat? Jantzi tradizional batek osagai asko ditu. Bertan ekoiztutako gauzak ditu, kanpotik ekarritakoak ere (zapiak, mantoiak, e.a.) eta moda zaharrekoak. Hori bata bestearekin nahasian dauzkatenak dira tradiziozko jantziak.  Zer da baserritar jantzia? XIX. mendeko nekazarien janzkeratik eratorritako jantzi bat. Janzteko era izatetik XX. mendean tradiziozko bihurtu zen jantzia da.

Dokumentuaren akzioak

Ane Miren Iruretagoiena
2009/10/22 11:32

Kaixo Ane eta konpainia,

Lakuntzako Elai Alai dantza taldeko ama bat naiz eta gure umeei eguraldi txarra egiten duenean gainetik eramateko txamarra egiteko asmoekin gabiltza. Begiratu dugu paño lodia denda batean baina prezio horretan garesti aterako litzaiguke. Badakizue non eros daitezken ohialak zuzenean, metro dexente izango dira eta modu hobean bilatu nahi dugu. Mila esker

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.