Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Durangaldeko ezpata-dantzari eguna Axpen

Dokumentuaren akzioak

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna Axpen

dantzan.com
2006/06/08 11:10
Atxondon, Axpeko elizatean, ospatuko da igandean, ekainaren 11an, Durangoko Merinaldeko ezpata-dantzari eguna. Urtero omenaldi bat izaten da ospakizun honetan, eta aurten, Atxondoko dantza taldearen alde lan handia egin duen Pili Bernas omenduko dute.

Dantzari-dantza eta soka-dantza izaten dira Gerediaga elkarteak antolatzen duen Durangaldeko ezpata-dantzari eguneko osagai nagusiak. Hona hemen ekainaren 11an, igandean, Axpen ospatuko den ezpata-dantzari egunaren egitaraua:

  • 12:00etan dantzarien bilera Axpeko pilotalekuan.
  • 12:30etan dantzari-dantza Axpeko plazan.
  • Jarraian Pili Bernasi omenaldia
  • Jarraian Soka Dantza talde guztietako dantzariek osatutako sokarekin
  • 14:30etan dantzari, agintari eta antolatzaileen lagun arteko bazkaria

Dantzariek girotutako dantzaldia [soka dantzak, trikitilariak... ]

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.