Dokumentuaren akzioak
Besta Berri eta Gorputz eguneko dantzak
Aski ezagunak dira Oñatiko Korpus dantzak, eta ezagunak dira baita ere Heleta edo Iholdiko Besta Berri ospakizunak. Horiekin batera aipatzekoak dira azken urteotan berreskuratzen eta indartzen ari diren Nafarroako Gorputz ospakizunak. Iruñean "Seis"-en dantzak eta San Lorentzoko dantzariek parte hartzen dute Gorputz eguneko ospakizunetan, eta Zangontza dantza sorta oso bat jarri zuten martxan jai egun horri begira.
Korpus dantzak Oñatin
Ostiralean, ekainaren 16an hasiko dira dantzan Oñatiko Oñatz dantza taldeko dantzariak eta ez dute atsedenik izango igande arratsalderarte. Hona hemen Oñatiko Korpus jaietako dantzen egitaraua:
Ekainak 16, ostirala
Goizean: Oñatz Dantza Taldea, herriko auzoetan arituko da dantzan.
14.30etatik 17.00etara: Oñatz dantza taldearen ekitaldia Herriko ikastetxeetan.
Ekainak 17, larunbata
9.00etan Foru Enparantzan, Oñatz dantza taldearen emanaldia. Ondoren herriko kaleetan zehar Txistulari Bandak lagunduta.
Ekainak 18, igandea
09.00etan Txistulari Bandaren goiz eresia
10.00etan Musika Bandaren goiz eresia
10.00etan Prozesioko irudiak San Migel Parrokiara ekartzea
10.45etan San Migelen irudia eta korporazioa, San Migel Parrokiara iritsiko dira.
11.00etan Parrokian Meza Nagusia. Meza ondoren, Korpuseko prozesioa herriko kale nagusietan.
18.15etan Foru Enparantzan, Oñatz Dantza Taldearen emanaldia, Korpus eguneko dantza egitarau osoa eskainiz. (Eguraldi txarra balitz, Zubikoa kiroldegian).
Besta Berri
Gaurko Berrian Nora Arbelbidek idatzi duenez Heleta, Iholdi, Itsasu, Luhuso, Lekorne, Ortzaize, Ostanko, Armendaritze, Donoztiri, Bitiriña eta Makean ospatzen da Besta Berri. Bertan dioenez toki gehienetan goizean meza (10.00-10.30ak aldera) egiten da, eta bertan dantza egin ohi. Meza ondoren prozesioa abiatzen da eta prozesioan dantzan jarraituko dute. Arratsaldean, 16.00ak aldean dantzatu ohi dute. Xehetasun gehiago hemen ikus dezakezue.Gorputz eguna Iruñean
Iruñeko Ferietan blogak jaso du Iruñeko Gorputz egunaren egitaraua. Poliki-poliki indartzen ari da ospakizuna Iruñean, eta Seis-en dantzekin eta San Lorentzoko dantzariekin ziurtatuta daude dantzak Gorputz eguneko ekitaldietan.Ekainak 17, larunbata
19.30etan bezpera nagusiak: "Seises"en dantzak
Ekainak 18, igandea
11.00etan meza
12.00etan Gorpuzti eguneko segizioa
13.00etan San Lorenzoko Danzanteen emanaldia Katedralearen arkupeetan.
Corpus Christi Zangotzan
1999an jarri zituzten berruz martxan Zangotzan Gorputz eguneko dantzak. Herritik kanpo dagoen Espiritu Santuaren komentutik abiatzen dira dantzariak ezpata-dantza eginez, eta Aragon ibaiaren gainetik pasatzen diren zubitik igaroz joaten dira Santiago parrokiaraino. Bertan meza, eta irteeran dantza egin ondoren hasten da prozesioa eta dantzan jarraitzen dute Rocamador-eko dantzariek. Ondoren, Galeria plazan Gorputz dantzen emanaldia eskaini ohi dute.Kuartango, Doneztebe eta abar
Aipatzekoak dira baita ere Araban, Kuartangon egin ohi den Hirutasun Santuaren dantza edo afarroan, Donezteben egin ohi den Trapatan dantza. Horiek ere Gorputz egunari lotutako ospakizunak dira, eta igande honetan izango dute egun handi eta emanaldirako data.
Dokumentuaren akzioak