Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arabako Dantzari Eguna Agurainen

Dokumentuaren akzioak

Arabako Dantzari Eguna Agurainen

2006/06/08 11:53
Arabako Dantzari Egunaren 29. aldia izango da igandean Agurainen ospatuko dena. Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen jaialdiak dantzariz beteko ditu Aguraingo kaleak, eta dantzari guztiak plaza bakarrean sartzeko arazoen aurrean, bi plazatan arituko dira aldi berean.

Eguerdiko 12.30etan abiatuko da Arabako Dantzari Eguna eta ekitaldi nagusia 13.00tean izango da, Aguraingo Santa Maria eta San Juan plazetan egingo baitira dantza emanaldiak. Ondoren, herri bazkaria egingo dute dantzari eta zale guztiek, eta erromeriarekin osatuko da eguna.

Agurainen ospatuko den Dantzari Egunarekin lotuta, bitxia da Aguraingo Udalak guraso bati emandako erantzuna. Dantzarien jantziak egiteko diru-laguntza eskatu diote Udalari Aguraingo dantza taldekoek eta udalak erantzun die kiroletarako ez dagoela diru-laguntzarik. Beraz, Aguraingo Udalarentzat dantza kirola dela ondoriozta daiteke.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.