Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Moiseyev eta euskal dantza
Pasa den azaroaren 2an zendu da Igor Moiseyev, folklore dantzen koreografo errusiar handia. 101 urte zituela hil da Igor Alexandrovich Moiseyev eta berak koreografiatutako 200 dantza baino gehiago utzi ditu bere dantza ibilbide oparoaren erakusgarri. Mundu osoko folklore emanaldietan ezezik, Moiseyeven lanak euskal dantzetan ere izan du eragina.

Folklore erakundeak aztergai Ortzadarren jardunaldietan
Datorren azaroaren 14tik 16ra egingo dira Iruñean Ortzadar folklore elkarteak antolatzen dituen jardunaldiak. Folklore erakundeak hartu dituzte aztergai aurtengo jardunaldietan eta gai horren inguruko hitzaldi eta iritzi-trukeak bideratuko dira hiru egunez. Hona egitaraua:

Dantzaren abangoardia Dantzaldia 2007 egitarauan
Dantzaldiaren zortzigarren egitaraua aurkeztu du La Fundicion-ek. Euskal Herriko eta nazioarteko sei lan garaikide ikusiko dira Bilboko Euskalduna Jauregian eta Guggenheim museoan azaroan eta abenduan. Nacho Duatok gidatutako Espainiako Dantza Konpainia Nazionala, Thomas Hauert eta Bruselako Zoo taldea, Sol Picó eta Israel Galván edo Bartzelonako Nats Nus taldea dira Bilbon ikusi ahal izango direnetako batzuk.

Gaitaren doinura dantzan Miarritzen
Heldu diren azaroaren 9,10 eta 11an Miarritzen Gaita Egunak izanen dira Iparraldeko Gaiteroak izeneko lagunarteak antolaturik. Hiru egunez zer nahi musika eta dantza eskainiak izanen dira. Ipar eta Hego Gaiteroak, Bretainiako musika talde bat, bi Okzitaniartik, Aragoiko dantza taldea et Burrunka taldearen Ufaka Zanpak ikuskizuna, bi hitzez!

Crush-Crease aurkeztuko du Donostian Thomas Noonek
Thomas Noone Dance konpainia katalanak Crush-Crease ikuskizuna aurkeztuko du Donostian, Gasteszenan, datorren larunbatean, urriaren 27an arratsaldeko 20:00etan. Crush soiltasun erabatekoan oinarritua dago. Crease emozioa bilatzea da, ilustratu edo irudikatu gabe.

Lehenengo tradizioa; ondoren argazkia?
Irudiaren gizartean bizi omen gara eta badirudi, irudirik ez duen gertakaria ez dela esistitzen. Ahatik, badira gaur egungo “boom”aren aurretik, azken hamarkadetan, izenburuan aipatutako bi esparru horiek (folklorea eta ikus-entzunezkoak) uztartuz lanean ari diren hainbat lagun, eta horietako batzuen esperientzia mamitsuak aditzeko aukera izan genuen Bilbon, Eusko Ikaskuntzak antolatutako jardunaldietan.

Victor Olaeta, dantzari eta koreografoa hil da
Atzo hil zen, 84 urte zituela, Victor Olaeta Torrezuri (Gernika-Lumo, 1922). Segundo Olaeta aitaren bideari jarraitu zion Victorrek eta dantza izan zuen bere bizitzaren ardatz. Elai-Alai eta Olaeta baletak izan dira bere ibilbideak auspotuta taldeak, eta munduko hainbat bazterretara eraman du euskal dantza bere bizitzan Victor Olaetak.

Ertza: Beasaindik Durangora eta Moskutik Madrilera
Hainbat emanaldi ditu aurreikusita Ertza dantza konpainiak datozen asteotarako, hurbilean horietako batzuk, Beasain eta Durangon adibidez, eta ez hain hurbil beste batzuk, Mosku eta Madrilen arituko baita Asier Zabaletak zuzentzen duen dantza konpainia.

Folklorea ikus-entzunezkoetan
Eusko Ikaskuntzak irudiaren diziplinaren bidez Folklorea lantzen duten zine zuzendari, produktore, argazkilari eta ikerlariak bilduko ditu Bilbon. Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sailak, larunbatean, urriaren 20an, (Gran Vía, 45-1º, Edificio Sota), “Folklorea Ikus-entzunekoetan” Jardunaldia antolatu du. Bertan, zine zuzendari, produktore, argazkilari eta irudi eta folklorearen munduan esperientzia handiko ikerlariak izango dira bertan.

Penintsulako inauteri ikusgarriak Santurtziko kaleetan
Larunbat honetan, urriaren 20an, Iberiar penintsulako hainbat inauteri desberdin ikusteko aukera izango da Santurtzin. Aukera paregabea da, beste modu batera urtean behin, egun seinalatuan, eta bere jatorrizko herrian solik ikusi daitezkeen ospakizunak ezagutzeko. Galizia, Leon eta Kantabriatik etorritako inauteriak izango dira, Iturengo joaldunekin batera Santurtziko kaleak mozorrotuko dituztenak.
Dokumentuaren akzioak