Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantzaren hilabetea Gipuzkoan

Dantzaren hilabetea Gipuzkoan

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea 2006/03/30 16:16

1996. urteaz geroztik, Gipuzkoako Profesionalen Elkartea apirilaren 29an egiten den Nazioarteko Dantzaren Eguna antolatzen hasi zen; egun horretantxe jaio zen Jean-Georges Noverre (1727-1810) koreografoa, “dantza espresiboa eta etengabe akzioan denaren” bila ibili zena. Balletean iraultza sorrarazi zuen, Stuttgarten 1760. urtean argitaratu zituen “Dantzari eta balletari buruzko eskutitzak” idatzi zituenetik.

Gehiago irakurri

Pirinioetako musika eta dantzak

Pirinioetako musika eta dantzak

Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 2006/03/23 18:17

Aragoiko , Okzitaniako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko errepertorioa bildu da partitura bilduma honetan. Erromeria eta kanturako ezinbestekoa den errepertorioa. Horrela, herrialde bakoitzetik kanturik eta dantzarik adierazgarrienak jasotzea izango da jomuga.

Gehiago irakurri

Koreografia Erakusketa 2006

Koreografia Erakusketa 2006

Susana Ilzarbe, Dantza 06 2006/03/23 17:57

Koreografien erakusketak 10 urte betetzen ditu, eta nolabait, dantzaren sorkuntzari dagokionez erreferentzia da euskal egutegian, batez ere joera garaikideetatik hurbilen dagoen taldearentzat.

Gehiago irakurri

Makila-dantzen alardea Ablitasen

Makila-dantzen alardea Ablitasen

Germán Sangüesa / Mendianike 2006/03/23 17:46

Datorren apirilaren 1ean, larunbatean, "paloteado" edo makila-dantzen alardea egingo dugu Ablitasen. Herriko kaleetan kalejira egingo dugu eta ondoko taldeek parte hartuko dute:

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Musika Eskolen II. Nazioarteko Biltzarra

Euskal Herriko Musika Eskolen II. Nazioarteko Biltzarra

Sergio Martínez 2006/03/17 19:42

Apirilean egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kalitate bikaineko txostengileek hartuko dute parte biltzarrean. Eskolen eginkizun soziala, zeregin pedagogikoa, gestioa eta musikaren eta osasunaren arteko loturak izango dituzte aztergai.

Gehiago irakurri

Mutxiko Eguna Irisarrin

Mutxiko Eguna Irisarrin

dantzan.com 2006/03/14 17:42

Apirilaren 9rako Mutxiko eguna antolatu dute Irisarri. Mutxikoak dantzatzeko aukeraz gain, hainbat dantza emanaldi ikusteko aukera izango da. Hona egitaraua:

Gehiago irakurri

Dantzari Eguna 2006 Barakaldon ospatuko du EDBk

dantzan.com 2006/03/14 17:31

Euskal Dantzarien Biltzarrak 2006ko irailaren 24an Barakaldon ospatuko du Dantzari Eguna. Hona hemen herrialde bakoitzak datzatuko duen errepertorioaren aurrerapen bat.

Gehiago irakurri

Dantzaren egoera eta beharrak aztertzen

Oier Araolaza 2006/03/10 19:43

Dantzaren alorrari termometroa jarri eta hartu beharrekoa neurriak eta egin daitezken proiektuei buruzko txostena egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Xabide enpresari. Horretarako sektoreko zenbait pertsonarekin hitzegin ari da Xabide enpresa.

Gehiago irakurri

Hi ere dantzari DVD

Oier Araolaza 2006/03/08 17:26

AEBtako festetan euskal dantzak egin ahal izateko, dantza horien azalpenak eskainiko dituen DVDa prestatuko dute.

Gehiago irakurri

Zortzi dantza konpainia Nafarroako Escena 2006 jaialdian

dantzan.com 2006/03/01 18:55

Martxoaren 17an abiatuko da Escena dantza jaialdia Nafarroan. Apirilaren 9a bitartean iraungo du jaialdiak eta tarte horretan hamalau herritara iritsiko dira jaialdian parte hartuko duten zortzi dantza konpainien lanak.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak