Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Blanca Li eta bihotz eroa Donostian
Blanca Li, mestizajearen maisu, iraultzaile eta ikonoklasta, Frantziako Arteen eta Letren Ofizial izendatu zuten 2007an. Catherine Simonpietrik zuzendutako honetan agerian geratzen dira musikaren beraren oinarri diren parametro ugari:

Sagar-dantza, hartza eta mozorroak Arizkunen
Inauteri asteartea Arizkunen. Sagar-dantzariak ibili dira kalez-kale, zortzikoa eta sagar-dantza eskainiz. Ondoren hartza, mozorroak eta inauteriko konparsa osoa kaleratu da. Batzuk irribarrea eragiten dute, baina ez dago astirik barre egiteko, hartza hurbil dago eta.

Baserriz baserri talai-dantzarien atzetik
Amezketan talaiak dira inauterietako protagonistak. Inaute igandean eta astelehenean ibiltzen dira kalez kale, etxez etxe eta baserriz baserri talai-dantza eginez. Otsailaren 4an, inauterietako astelehenean ibili gara Amezketako talaiekin, eta baserri batzuk elkarrekin egiteko aukera izan dugu. Euritsu hasi den egunak eguzkitsu bukatu du, baina baserri-bideetan aurkitu dugun lokatza gogotik probatu dugu.

Kontrako bidetik dator txino-dantza Aretxabaletan
Kintoak, alegia, garai bateko soldaduzkara joateko adinean zeuden gazteak, dira urtero Aretxabaletan txino-dantza kaleratzeko ardura izaten dutenak. Santa Agedako ohiturak ere beraien ardurapekoak izaten dira, eta beraz, ekitaldiz beteta izaten dute urtea Aretxabaletako gazteek.

Marroa, Gernikako herriak berreskuratutako pertsonaia
Inauterien zalaparta badoa apurka-apurka, eta ohiko bizimodura bueltatzen garen bitartean, Bizkaiko Busturialdera joan zaigu halako batean pentsamendua. Eskualdearen bihotzean, Gernikan, aratusteak ospatu dituzte ohi bezala. Aipatzekoa da, eta hori ez da hain ohikoa, garai bateko mozorroa berreskuratu zutela iaz, eta aurten ere hantxe izan da. Eskertzekoa, globalizazio garaiotan.

Jauzi berri bat estreinatu dute Beskoitzeko inauterian
Inauteria izan da taldeko musikariek beraiek sortutako mutxiko berria aurkezteko hautatutako unea eta tokia. Beskoiztarrak jarri diote izena eta Beskoitzeko inauterian eskaini ohi dituzten makila txikien dantza, fandangoa, bizar-dantza, soka-dantza eta abarrekin batera dantzatu dute aurten.

Dantza Plazetan 2008: dantza Bilboko auzoetan
Bilbo Dantzan ekimenak izena aldatu du: aurrerantzean Dantza Plazetan izango da. Dagoeneko hasita daude aurtengo emanaldiak. Urtarrilaren 26 eta 27ko asteburuan, Salbatzaile dantza taldeak, Bihotz Alaik eta Deustuko folklore taldeek ekitaldi bana eskaini zuten hiriko leku desberdinetan. Haiek ikusteko aukerarik izan ez zuena lasai egon daiteke, ordea, egitaraua mardula da eta. Ondoren, abendura arteko emanaldi guztien zerrenda, taldeka antolatuta:

Sorgin-dantza berpiztu zutenak omendu dituzte Antzuolan
Aratusteetako igandea jai egun handia izaten da Antzuolan. Sorgin-dantza dantzatzen den eguna da. Antzuolako Oinarin dantza taldea gidatu eta Antzuolako dantza tradizionalak berreskuratu eta indartzeko lan eskerga egin duten bi lagun omendu dituzte aurten bertan: Gervasio Legorburu eta Karmele San Sebastian.
![Perratzaileak, kalejira eta zortzikoa Lantzen [bideoa] Perratzaileak, kalejira eta zortzikoa Lantzen [bideoa]](https://dantzan.eus/albisteak/zortzikoa-lantz-bideoa/@@images/d021c03c-6234-4cf0-b9d7-e4bf6d0cfe6b.jpeg)
Perratzaileak, kalejira eta zortzikoa Lantzen [bideoa]
Lantzeko inauteria hiru bideo laburretan. 2007ko otsailaren 20an, inauterietako astearte eguerdian hartutako irudiak dira. Datorren asteartean, otsailaren 5ean, errepikatuko dira irudi hauek. Miel Otxin, Ziripot, zaldikoa, txatxoak, perratzaileak eta konpainia prest daude berriz ere inauteriak ospatzeko.
![Joaldunak eta mozorroak Zubietan [bideoa] Joaldunak eta mozorroak Zubietan [bideoa]](https://dantzan.eus/albisteak/joaldunak-zubietan-bideoa/@@images/d5cce3c3-5cea-4988-8170-1e7dc865a0cb.jpeg)
Joaldunak eta mozorroak Zubietan [bideoa]
Iturenen kalez-kale ibili dira joaldunak puskak biltzen. Saskia arrautzaz bete ondoren abiatu dira Zubietarantz. Aurtitzen auzo horretako joaldunekin bildu dira. Zubietan joaldunak prest zeuden, eta haien inguruan hasi dira mozorroak agertzen. Ijito moztaileak, paisak, indio ikusgarri bat, basurdea harrapatu duen bikotea eta motozerra eskuan izua hedatu duen basatia. Atzo, asteartez, joaldunek Zubietan ospatutako inauteriaren irudi batzuk ondoko bideoan.
Dokumentuaren akzioak