Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Marroa, Gernikako herriak berreskuratutako pertsonaia

Dokumentuaren akzioak

Marroa, Gernikako herriak berreskuratutako pertsonaia

2008/02/11 08:05
Marroa, Gernikako herriak berreskuratutako pertsonaia

Arg. Maite Orue

Gernikako inauterietan hainbat egunez egiten da ospakizuna. Garrantzitsuena, baina, domeka izaten da. Aurten San Blas eguna, hilargi egutegiaren gutiziengatik. Txomin Unzaluk gogorarazi digunez, antzina martitzenean egiten ziren gaur egun domekan egiten direnak. Tradizioak tradizio, asteartea lan eguna da mundu moderno honetan, eta ezin horri ihes egin.

Igande egurdian egin zuten beraz ospakizun handia, Foru Plazan. Ohi denez, soka-dantza antzeztu zuten Elai Alai taldekoek. Aurten ordea –iaz bezala- marroak arduratu dira horretaz. Unzaluk azaldu digunez, “marroa Gernikako mozorro klasikoa da, baina herrian inauteria berreskuratzen hasi zenean, Lantzekoa hartu zen eredu; jendea txatxuen mozorroa erabiltzen hasi eta marroa baztertuta geratu zen”. Norbaitek pentsatu zuen, ordea, berreskuratu egin behar zela, eta iaz gauzatu zen asmo hori. Hala, igande eguerdiko soka-dantza marroek dantzatu zuten. Izan ere, hala zeukan izena dantza horrek lehenagotik ere: marroen aurreskua edo soka-dantza.

Gernika marroen soka-dantza 1

Marroaren jantzia koloretsua da, arlekinatua. Aurpegia sudur handidun kareta batez estaltzen du. “Biak, txatxoa eta marroa, elkarrekin egon daitezela da asmoa”, dio Unzaluk. Marroa hiriko mozorroa da, kaletarra. Txatxoa berriz, larrekoa, baserritarra. Bata gernikarra, bestea Lumokoa. Aurrerantzean, kapelu konikoak eta sudur handiak bizikidetzan izango ditugu Gernikan. Soka-dantza, hori bai, marroari dagokion ohorea da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.