Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jauzi berri bat estreinatu dute Beskoitzeko inauterian

Dokumentuaren akzioak

Jauzi berri bat estreinatu dute Beskoitzeko inauterian

2008/02/11 08:03
Jauzi berri bat estreinatu dute Beskoitzeko inauterian

Arg.: oinakarin.com

Beskoitzeko 2008ko inauterietako kronika eta bideoa jaso dituzte Oinakarin dantza taldearen blogean. Otsailaren 3an, igandean, meza nagusiaren ondotik, Beskoitzeko plazan eskainitako emanaldiarekin borobildu ditue Oinakarin-ek 2008ko inauteri ekitaldiak. Eta bertan aurkeztu du Beskoiztarrak jauzi berria.

Kaskarot dantzariekin batera inauteria ospatu dute Hartzak, hezitzaileak, ponpierrak, bestagorriak eta musikari eta ikusleek. Lau asteburu eman dituzte Beskoitzeko dantzariek herriko baserri eta etxe guztietara bisita egiteko. Horrez gain inauteri berezia izan da aurtengoa, Italiara, Aostako haranera egindako irteera dela eta. Beskoitzen bertan eguraldi goxoa izan dute inauteria ospatzeko, baina Italian hotza eta negua bera dastatzeko aukera izan dute.

Otsailaren 3an Beskoitzeko plazan egindako emanaldiaren irudiak jaso dituzte Oinakarin-ekoek ondoko bideoan. Beskoiztarrak jauzia, makila txikien dantza, zapatain-dantza, fandangoa, arin-arina, bizar-dantza eta Makeako soka-dantza ikus daitezke ondoko bideoan.

 


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.