Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Verdini dantza taldea, Donostiako Giza Eskubideen VI. Zinemaldian

Dokumentuaren akzioak

Verdini dantza taldea, Donostiako Giza Eskubideen VI. Zinemaldian

2008/04/18 10:26

"Argira" Donostiako Verdini Psikodantza taldearen seigarren lana da eta Errenterian izan zuen lehen emanaldia 2007ko urriaren 7an. Verdini Dantza Taldea bera 1992an sortu zen. Dantza taldearen helburua adimen minusbaliotasuna dantzaren bidez gizarteratzea da. Talde bezala lehenengo emanaldia 2000. urtean egin zuten, Atzegi-ren 40. urteurrenean. Bertan, "Gure indarra" lana aurkeztu zuten.

"Argira" lana, neurri batean, "Ilunpetik" lanaren jarraipena da. Hamabost urtetan egindako lanaren emaitza azaltzen zaigu bertan. Isabel Verdinik, taldeko koreografa, zuzendaria eta sortzailea denak, azaldu nahi digu edozein pertsonak, minusbaliotasuna izan edo ez izan, nahi duena egin lezakeela, beti ere, aurretik lan egoki bat egiten bada.

Hona gai mamitsua, bihotzaren barrenetik gogoeta egitera gonbidatzen gaituena, ezgaitasuna duen pertsona batekin bizi beharrak dakarzkigun beldur eta zalantzek esagindako errealitate gogor eta ilunari nola egiten diogun aurren, azaltasunez. Erakutsiko digu pertsona hauek, bihotz zabalez, ziurtazun osoz eta tema handiz, autentikoago izaten irakatsiko digutela, gu hartarako prest baldin bagaude behinik behin.

Verdini Argira 35Ikuskizunaren datuak


Ikuskizuna: "Argira".
Zuzendaritza: Isabel Verdini.
Dantzariak: Verdini Dantza Taldea.
Lekua eta eguna: Victoria Eugenia Antzokian, Apirileko 20-ean, 17,00 etan.
Sarrerak: 3,70 €.
 

Fitxa Teknikoa


Koreografia: Isabel Verdini
Koreografia laguntzailea: Maria San Sebastian
Zuzendaritza artistikoa: Isabel Verdini
Dantzariak:
Olaia Goikoetxea
Nerea Astarbe
Marta Garmendia
Naroa Azaldegi
Nekane Prieto
Aizpea Mugika
Maria San Sebastian
Maria Herrero
Agurtzane Verdini
Haizea Sendon
Ana Alvarez
Carla Rivas
Irati Alonso
Isabel Verdini
Musika originala: Ismael Yague
Musika zuzenean: Ismael Yague (txistua, silbotea, txirula, teklatua eta perkusioa)
Zuzendaria: Isabel Verdini, Agurtzane Verdini
Pedagoga: Elena Aguilera
Produkzio zuzendaria: Jesus Murua
Produkzio laguntzailea: Cipri Sendon
Jantziak: Agurtzane Verdini
Argien diseinua: Carlos Salaberria
Argazkiak: Javier Echezarreta
Diseinua: Urban Estudio

Hurrengo emanaldiak

  • Maiatzak 1, Andoainen.
  • Ekainean. Bejarren, Salamancan.



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.