Dokumentuaren akzioak
Urduña Hiria Aurresku Txapelketa
Bizkaiko Urduña hirian Otxomaio festa ospatzen da maiatzean. Giro hortan murgildurik eta Fita Fik euskal soinutresna elkartearen eskutik aurresku txapelketa berreskuratu da azken urteotan.
Hitzordua partehartu nahi duten dantzarientzat arratseko 6etan izango da, Gernika plazan. Ordu horretan izen ematea eta aldatzeko lekura eramango ditugu ordu erdian lehiaketari hasiera emateko.
Uriko aurresku gisa ezagutzen dena dantzatu beharko da: desafioa, pasamanos, zortzikoa eta kontrapasa. Txistulari banda bat izango da jotzaile.
- Lehen saria: txapela, Manu Mendiguren artisauaren artelana eta 180 euro.
- Bigarren saria:Manu Mendiguren artisauaren artelana eta 120 euro.
- Hirugarren saria: 60 euro
Saririk eskuratzen ez duten dantzariek 36na euroko dieta jasoko dute.
Dokumentuaren akzioak