Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txakolin(a): Mozkortien dantza?

Dokumentuaren akzioak

Txakolin(a): Mozkortien dantza?

Txakolin(a): Mozkortien dantza?

Arg.: Emilio Xabier Dueñas

Sailkapen formula

Eremu geografiko txiki edo handiak hartzen dituzten forma koreografiko edo funtzionaltasun erritmikoak daude.

Gaur azaldu nahi dugun gorputz espresio multzo osoa, aspalditik erabiltzen den izendapenez aipatuko dugu; "Joko dantzak", eta horren sinonimo zehatzak direnak, "Irri Dantzak", "Jostaketa Dantzak" edo "Kalapita Jantzak".

Orain dela hogei urte inguru, 1989 inguruan egindako eta argitaratu gabeko lan batean, eta beranduagoko jarraipen batean, dantza mota honen organigrama mugatu ahal izateko baliagarriak izan zitezkeen irizpide sorta bat ezartzeko ahalegina egin zen.

Talde handienak bat datoz, alde batetik, geografikoki eremu handiena hartzen dutenekin ("Alki Dantzak", "Irri Dantzak"…) eta bestetik, herri bakoitzeko espezifikoekin (Chula lai, "Maskuri Dantza"…). "Trebetasuna" multzo zehatzari dagokionez, lehia tarteko dela edo lehiarik gabe, gazte eta helduek egina, hainbat izendapen aurkitzen ditugu: "Saskito Dantza", "Aldapeko sagarraren", "Argi Jantza", "Baso Jantza", "Alki Dantza" edo "Godalet Dantza". Katalogazio mota horretan sartzen da eszenan gure "Txakolin Dantza".

 

Abestia

Azkuek bere garaian aurkeztu zuen tokian tokiko bilketa lanean jaso zituen aldaera desberdinekin. Horietako bat, Lumon (B) jasotakoa, "Jai-egunez" izendatzen du, eta Zumaian (G) eta Garain (B) aurkitutakoak argi eta garbi izendatzen ditu "Txakolin, Txakolin".

Aurkitutako kantetako batzuk ikusteko, sorta bat aurkeztuko dut.

Horretarako, 1970eko hamarkadan Loiun jasotako aldaera batekin hasiko gara:


"Txakolin, txakolin,
txakoliñek on egin,
txakoliñek emongotso
Maritxuri z
er egin.

Aurten merke, igez karu
ez da inportadutzen,
txakoliñek emongotso
Maritxuri edaten.

Txakote, majote,
txako, txako, txakote,
txakote, majote,
haraxe ta honaxe.

Peruxe, Maruxe,
Peru, Peru, Peruxe,
Peruxe, Maruxe,
haraxe ta honaxe.

Txako, txako, txako,
txako, txako, txakote,
txako, txako, txako, txako,
akabue dok euxe." [1]

Txakolin 1 200p
Azpimarratzekoa da bi lehen ahapaldiak bat datozela Resurreccion Mª de Azkuek [2] aurkeztutako batekin:


"Emon emon Pepetxuri
t
xakolina edaten,
aurten karu dago baiña
eztu inportadutzen.

Txakolin, txakolin,
txako txako txakolin,
txakolin, txakolin,
txakolinak on egin. 
…"

 

 

"Txakolin Dantza". Aldana auzoa. Amorebieta.
Arg.: Emilio Xabier Dueñas

 

Horrez gain, horrelako antzekotasun bat azpimarratu behar dugu Bizkaian barrena bildutako beste aldaera batekin. Zati batek osagai berberak dituen bitartean, "on egin" hori edo zintzarriko kontuei dagozkionak, gainontzekoak aldaketa txiki zein nabarmenak izan ditzake.


"Txakolin, txakolin,
txakoliñek on egin,
txako ta txako,
txako
ta txako,
txakolin, txakolin,
txakoliñek on egin.


Azunb’erdi sabelean,
koartillo t’erdi pitxarrian,
txakolin,
txakoliñek on egin."
(Zeanurin jasotako aldaera [3])

Bukatzeko, dokumentazioan ageri den zaharrena. Konparazioa egiteko, J. I. de Iztuetak idatzitakoa eskaintzen dut:


"Txakolin, txakolin,
txakoliñak on egin:
Maritxo, arintxo
da Martintxo.

Ase naiz nafarrez:
txuri gorri ta beltzez
jarri naute miñez, gabe
ere onik ez."[4]

 

Aurreko aldaeretan bezala, pertsonen izen edo deiturak beste zeregin batzuekin gainezartzen dira.

Tokia eta denbora

Aurretik aipatutako ikerketari esker, Bizkaiko lurraldean "Joko dantza" honen inguruko zenbait datu aurkitu ditugu, batez ere eskualdeetan, eta baita Araba eta Gipuzkoako zenbait tokitan ere.

Ekin diezaiogun, lehen eta behin, dantza eta bere ingurunea mugatzeari. Horretarako, kontuan hartu behar da bildutako informaziori esker ziurtatu daitekeela, umeari jaiotzen zenetik abesten zitzaiola kanta hau, eta, aldi berean, etzanda zegoela, oinak mugitzen zitzaizkiola, hankak elkar gurutzatuz, doinuak markatzen duen erritmoan. Beste batzuetan, kanta bezala baino ez zen ezagutzen.

Baina, nortzuek dantzatzen zuten benetan "Txakolin Dantza"? Adinari dagokionez, gora behera handiak izaten ziren, baina, orokorrean, gazteak eta, batez ere, helduak izan ohi ziren dantzatzen zutenak. Sexuari dagokionez, gizonezkoak nabarmen. Hala ere, emakume batzuek ere ezagutzen eta dantzatzen zuten, baina, tabernan egitekoa baldin bazen, gizonek bakarrik dantzatzen zuten.

Testuinguruari dagokionez, jai girokoa zen nabarmen, hau da, zenbaitetan plazako erromeriatik hurbil zegoen girora mugatzen zen, edo giro itxiago eta pribatuago batean beste batzuetan: familia arteko bilkura edo lagun artekoa, jai bat, e. a. Horrek ez du esan nahi, inondik inora, ez zegoenik beste ingurune eta testuinguririk, Iztuetaren XIX. mende hasierako deskribapenean antzeman daitekeen modukoa: "Chacolin au dantzatzen-da joistallu gauetan guela auzbakideco edo consistorialetan, eta bestelako denbora, araco zedenan edo broman egon oidiradenetan..."

Txakolin - EXD 2
“Txakolin(a)” uztaren aurkezpenean. Bakio.<br /> Arg.: Emilio Xabier Dueñas
[5] Kontu hau Juan A. Urbeltz-ek ere zehazten du, dantzatzeko espazio bezala taberna eta sagardotegiak aipatzen dituenean [6].

Gorputzaren kontrola eta baldintza fisikoei dagokienez, aipatu beharrekoa da hainbat informaziok mozkorkeriarekin lotzen dutela, apustua tarteko dela edo ez dela, dantzatzeko orduan.

Dantzaren alderdi ludikoari lotuta ala lotu gabe, jasotako azken albisteen arabera antzeko koreografiak dituzten dantzak daudela aipatu daiteke: Eskoziako eta Irlandako Sword Dance; Kataluniako Ball de bastons edo Ball de l’Hereu Riera; edo Finlandiako Tikku Tanssi.

"Joko dantza" honek garai zehatz batean izan zuen hedadurak gure nagusien artean nahiko ezaguna zela erakusten du, eta orain gutxi arte iraun du.


 

"Txakolin(a)" uztaren aurkezpenean. Bakio.

Arg.: Emilio Xabier Dueñas

***

[1] Aldaera hau Beti-Jai Alai E.D.T.-k jaso zion Eleuterio Begoñari, Loiukoa bera, Larrakoetxea auzoko Zabale baserrikoa. Ondoren, ordurako Eleuterio hilda zegoela, 1986ko uztailean eta honako artikulu honen egileak, Eleuterioren anaia “Juanito” Begoña Eguzkitzari egindako elkarrizketaren bidez aldaera hori berretsi zuen, zati batean bakarrik bada ere.

[2] (1968) Cancionero popular vasco, I liburukia, 314 orr.; (1989) Euskalerriaren Yakintza, IV liburukia, 59. orr. eta partitura 407. orrian; eta (1921) Cancionero popular vasco. Canciones Selectas. Danzas Cantadas, 227. orr.

[3] Juantxu Astondoa eta Bitori Artetxek abestutako aldaera, eta lehenengoak dantzatutakoa. Egileak jasotako informazioa 1986an: Danzas-juego de Bizkaia. Argitaratu gabea.

[4] Gipuzkoako Dantzak. 32-33. orr.

[5] Viejas Danzas de Guipúzcoa. Gipuzkoako Dantza Gogoangarriak. 254. orr.

[6] Danzas de Guipúzcoa-Gipuzkoako dantzak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.