Dokumentuaren akzioak
Dantzaren eta mugimenduaren zientziak ikasketak Madrilen
Madrilgo Europar Unibertsitatean
mugimenduaren inguruko ikerketa eta hausnarketa egiten duen Hezkuntza fisikoko
eta Kiroletako fakultatea dago (CAFYD). Esan daiteke ideia honen jatorria
bertan dagoela; bertako irakaslegoan alegia. Gimnasiak gaur egungo
gorputz-hezkuntzarantz izan duen bilakaeran, mugimenduaren orientazio artístiko-espresiboak
paper garrantzitsua jokatu izan du beti. Bestalde, jakin badakigu pertsona
askok bere ariketa fisikoa dantzaren hainbat modalitate eta orientazio
ezberdinekin lotzen dutela. Askotan, irakaskuntza honetan formazio didaktiko
eta zientifiko egokirik ez duten dantzari ohiak dira.
Marko europarrera
egokitutako titulazio unibertsitarioak disenatzeko aukera sortu zenean, dantza
ikasketek uzten zuten hutsunea eta sortze mugimendua ikuspegi zientifiko
batetik betetzea pentsatu genuen, ikerketa sortu ahal izateko eta ezagutzan
aurreratzeko. Hasiera batean, UEMek kontsultora baten esku utzi zuen ikerketa,
gizartean hutsune hau betetzeko titulaziorik ba ote zegoen azaltzeko, eta
horretarako dantza munduko profesionalez osatutako "adituen panela" garatu
zuen.
Txostenaren emaitzak onak izan ziren eta hortik aurrera gure fakultateko (CAFYD) lan talde bat eratu zen, eta urtebete inguru titulazio horren diseinuan lanean aritu ginen. Titulazio mota hau Europako eta Ameriketako unibertsitate gehienetan existitzen ote zen ere egiaztatu genuen; karrera honek hartu beharreko perfila eta orientazioa zehaztu genuen; eskatzaile talderik ba ote zeuden ere aztertu genuen; konpetentzia profesionalak definitu genituen; ikasketa plana eta bere jarraipena diseinatu genuen; eta prozesu osoan zehar errektoreordetzaren aholkuen lagunaza izan genuen, gradu europearren legeek ezartzen dituzten eskakizunekin bat egiteko.
Nori egon daiteke zuzendua titulazio hau?
Eskoletan eta akademietan dantza
irakasten jarduten duten profesionalei eta titulazio hau unibertsitateko
ikasketen bidez lortu nahi dituztenei, ez baitute inoiz horretarako aukerarik
izan; batxilergoa eta selektibitatea bukatu eta dantza aisialdi izatetik
lanbide bihurtu nahi duten ikasleei; kontserbatorioko goi-mailako dantza
ikasketetara teknika faltagatik sartu ezin diren ikasleei; Beraien ikasketak
baliozkotu eta onartzen dituzten Espainiako dantzariei; gimnasia erritmikora,
artistikora, patinajera edota igeriketa sinkronizatura lotuta dauden
kirolariei; beraien herrialdeetan ikasketa hauek existitzen ez diren Amerika
Latinearreko ikasleei. Gainera, badakigu, ikasleek beraiek sortutako "dantza
talde" amateurra duten unibertsitate asko daudela.
Unibertsitateko aukera berri honek aurretik asetu gabeko interesak bete ditzakeela uste dugu eta honekin batera ekintza fisikoarekin lotuta dagoen bide profesional berri bat eskaini ere, dantzan interesatua dagoen jendeari irteera profesional bat emanez beti ere errendimendu fisikoari garrantzia kenduz. Hau, Dantza Kontserbatorioek eskaintzen dutenarekin batera konplementu gisa har daiteke.
Zer nolako edukiak ditu, nolako gaitasunekin aterako dira Gradu honetako ikasleak?
"Dantza zientzietako eta mugimenduko titulazioa" duten ikasleek honako gaitasunak eskuratzea espero da:
- Dantza eta sormen mugimendu ezberdinak gorputz espresio bezala irakastea, aretoko dantzak, munduko dantzak, espainiar folklorea, dantza akademizista, tribu-dantzak, dantza historikoa, sortze-dantza…
- Dantza eta sormen mugimendua giza baloreak eta cultura transmisioan erabiltzea
- Dantzari lotuta dauden ohitura osasuntsuak sustatzea, beti ere arrisku prebentzioa azpimarratuz
- Dantzaren alor ezberdinei oinarri fisiologiko, biomekaniko, psikologiko eta sozialak analizatu eta aplikatu eta osasunari kalte egin diezaioketen praktika desegokiak identifikatu gero ekiditeko eta zuzentzeko.
- Dantzari erlazionatuta dauden enpresa edo gertaerak aholkatu, kudeatu eta zentru berriak Portu
- Dantzaren ezagutza gizartean sustatu
- Dantza ikuskizunak analizatu, baloratu eta kritikatu medioetan ekarpen bezala
- Dantza eta sormen mugimenduaren hobekuntza eta garapen fisikoa planifikatu, programatu, aplikatu, kontrolatu eta ebaluatu
Titulazio hau Jarduera Fisikoko Zientziak; Osasun Zientziak, Giza Zientziak; Humanitateak eta Artea eta azkenik Arte eszenikoak bezalako gaiekin osatzen da. Gai hauetatik edo beraien konbinazioetatik karreran zehar ikasgai bihurtuko diren irakasgaiak sortzen dira, hala nola, "Biomekanika", "Entrenamendua", "Gorputz espresioa eta gorputz komunikazioa", "Gorputzaren postura teknikorako kontrola", "Mugimenduaren sistematika", "Garapen psikologia eta garapen motorra", "Dantzaren Psikopedagogia", "Dantzaren Antropologia", "Talde Dinamika eta animazio soziokulturala", "Arrisku sozialean dagoen biztanleria berezia", "Ezinduentzako dantza", "Anatomia funtzionala", "Gizakiaren eta mugimenduaren fisiologia", "Dantza eta osasuna", "Baldintza fisikoa dantzan", "Dantzaren teknika eta didaktika", "jolas-dantzak", "inprobisazio eta konposizio koreografikoa", "Gorputz terapia sortzaileak", "Pertsona ezinduentzako dantza eta sortze-mugimendua", "Komunikatzeko gaitasunak eta kritika artistikoa", "Kudeaketa eta produkzio artistikoa", "Ikerkuntzarako metodoak eta teknikak", etab.
Zein izango da titulu hau eskuratu dutenen lana eta nolakoa?
Titulazio hau dantza heziketan,
dibertimenduan, ludikoan eta osasungarrian
oinarritzen da, umeengan, gazteengan, ezinduengan, baztertuengan,
hirugarren adinekoengan, gaixotasuna duten biztanlegoarengan etab eragina
izango du. Dantzari, interprete edo koreografoaren ereduaren ikuspegiarekin
aldenduz, titulazio honek, dantza bera helmuga izan baino, dantzako
profesionalak sortu nahi ditu, beraien heziketa pertsonalerako baliagarri
izateko. Gainera, dantzarekin lotuta dauden kudeaketa artistiko eta
kulturaletarako ekintzak prestatzen ditu; baita dantzariaren prestatzaile
fisikoa izateko. Baita ere, esan genezake, unibertsitatean sartzearekin batera,
egitura zientifiko-artistiko-kultural-psikopedagogiko batekin erlazionatuko
litzatekeela.
Profesionalki, dantza-irakaslea
kultur-etxeetan, patronatuetan, akademietan, eguneko zentruetan eta zaharren
egoitzetan, hezkuntza bereziko zentruetan, gartzeletan, fitness eta soinketa
zentruetan, haur hezkuntzako zentruetan, interbentzio sozioedukatiboko zentruetan;
eta horrez gain, dantzari lotutako kudeaketa artistiko eta kulturaleko
postuetan lanpostuetan.
Informazio gehiago: Dantzaren eta mugimenduaren zientziak
Dokumentuaren akzioak