Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beti Jai Alaik 40. urteurrena ospatuko du asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Beti Jai Alaik 40. urteurrena ospatuko du asteburuan

dantzan.com
2008/04/22 10:01
Bilboko dantza taldea sortu zela 40 urte betetzen dira eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Asteburu honetan bertan, larunbatean, lehengo eta oraingo dantzariak bilduko dituen jaia egingo dute. Ekainean Arriaga antzokian emanaldi berezia eskainiko du Beti Jai Alaik.

Beti Jai Alai Basurtuko dantza taldearen berrogei urteko ibilbidean parte hartu duten belaunaldi desberdinetako kideek parte hartuko dute apirilaren 26an, larunbatean, ospatuko den ekitaldira. Honako ordutegia izango du Beti Jai Alai-ren 40. urteurreneko jaiak:

12.00 Kalejira
13.00 Dantzak plazan
14.30 Bazkaria Basurtuko eskolan
17.00 Erromeria

Bilboko dantzak Arriagan

Ekainaren 13an eta 14an Bilboko Arriaga Antzokian arituko da dantzan Beti Jai Alai dantza taldea 40. urteurrena ospatuz. Bilboko historia, festak eta tradizioan oinarritutako egitarau berezi bat aurkeztuko du Beti Jai Alaik Arriaga antzokian. Lau zati izango ditu ikuskizunak:

  • XVI. mendean girotuta, garaiko gizartearen goiko klasekoek eginiko txapelketa eta dantzak erakusten dira. Emakumezkoen jantzi eta burukoek Europako dantza modei jarraitzen zieten.
  • XVII. eta XVIII. mendeetako hiriko festa-agerpen garrantzitsuena jasotzen du, Corpusaren festa eta bertan erabilitako elementu guztiak.
  • Inauterietako giroa da, XIX. mendeko datuetan eta Emiliano de Arriagaren idatzietan oinarrituta.
  • Inguruko elizpeetan, Abando, Begoña eta Deustun ospatzen diren festak eta dantzak: ezpata-dantza, aurresku klasikoa eta erromeriak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.