Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Ortzadar Venezuelara doa orain 70 urteko erbesteratzea gogoan
1939. urteko ekainaren 25ean, goizeko 9.00etan, 82 euskaldun, (gizon, emazte eta ume) Frantziako Le Havre portuan bildu ziren Companie Générale Transatlanticaren "Cuba" itsasontzira igotzeko. Txistu batek "Agur Jaunak" jotzen zuen. Momentu latzak ziren.
Dantza Hirian 4. jaialdiaren balantze oso baikorra
Heldu da joan den irailean laugarren aldiz ospatu zen Dantza Hirian jaialdiaren balantzea egiteko ordua. Beste urte batez, gero eta ugariagoak diren erakunde kolaboratzaileen sostenguari esker, balantzea oso positiboa izan da.
Noiz dira inauteriak? Noiz da Korpus? (II)
Jai egutegia egutegi liturjikoarekin estu-estu lotuta dagoela jakina da, eta maiz "festa paganoak" direla aldarrikatzen bada ere, noiz ospatu jakiteko egutegi liturjikoak eskaintzen dizkigu instrukzioak. Hona festa egutegian ez galtzeko argibideak eta datozen 40 urteotarako Inauteri, Aste Santu eta Gorpuzti egunen data zehatzak.
Leitzako ingurutxoaren bi bertsio aurrez aurre
2004ko maiatzean dantza ekitaldi berezi bat egin zuten Leitzan. Herrian egiten den ingurutxoa eskaini zuen bertako Aurrera dantza taldeak eta Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak ere dantza berbera eskaini zuen, Leitzako ingurutxoa. Bi bertsioak aurrez aurre ikusi eta desberdintasunak antzematea zen helburua. Hemen duzue bi ingurutxoak ikusteko aukera bi bideotan.
Espainiako dantzaren plan orokorra onartu dute
Azaroa hasieran bildu zen Tenerifen Espainiako dantzaren II. foroa. Autonomi erkidegoetako ordezkariak, dantzaren munduko profesionalak, dantza elkarteak, kudeatzaileak eta Arte eszenikoetako Espainiako institutoko kideak bildu ziren. Bertan aurkeztu eta onartu zuten, besteak beste, dantza alorraren bultzada izan nahi duen 2010-2014. urtearteko Espainiako dantzaren plan orokorra.
Eguberrietako dantza jardunaldiak Getxon
Getxo dantza elkarteak aurten ere, eta laugarrenez, gabon parterako dantza jardunaldiak antolatu ditu. Abenduaren 26 eta 30 artean izanen dira ikastaroak eta jazz dantzan, flamenkoan, dantza klasikoan eta dantza garaikidean sakontzeko aukera izanen dute izena ematen dutenek.
Sorkuntza eta tradizioa aztergai Ortzadarren jardunaldietan
Sorkuntza eta tradizioaren arteko harremana aztergai izanen da Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Taldeak antolatutako bere XXV. jardunaldietan. Ostegunean eta ostiralean izanen dira hitzaldiak Erraldoien txokoa delakoak. Ohiko hitzaldiez gain dantza sorkuntzarako laborategia ere antolatu dute aurtengoan.
Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola eztabaidan, Bilbon
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren gaineko jardunaldia antolatu du aste honetan. Bi mahai inguruk osatuko dute eztabaida eta unibertsitate mailako arte eskola honen papera aztertuko dute horietan zenbait profesionalek eta adituk.
Baztango mutil-dantzak Estatu Batuetan Larraldetarren eskutik
AEBtako euskal amerikarren elkarteak, NABOk, mutil-dantzen ikastaroa antolatu du Bakersfield-en eta San Franciscon, azaroaren erdialdera. Arizkungo Javier eta Patxi Larralde aita-semeak izanen dira dantza-maisu eta txistulari lanetan. Javier Larraldek urte batzuk egin zituen bere garaian AEBtan artzain, eta semearekin berriz hara bidaiatuko du orain dantza ikastaro hauek ematera.
Juan San Martin-en argazkiak GureGipuzkoan
Gipuzkoako Foru Aldundiak argazki fondo zabala ari da sareratzen GureGipuzkoa webgunean. Oraingoan Juan San Martin euskaltzain, ararteko eta ikertzaile nekaezin izan zenaren argazki fondoa (6.000 irudi) sareratu du eta tartean badira hainbat dantza argazki interesgarri.
Dokumentuaren akzioak


