Dokumentuaren akzioak
Debako San Roke dantzaren DVDa aurkeztuko da larunbatean
Azken asteotan egin dira zenbait ensaio eta orain 40, 30 edo 20 urte San Roke dantza egindako dantzariak egun handirako prestatzen aritu dira. Abenduaren 19an, larunbatean, 12.00ak aldera, lau ezpata-dantzari talde osatu eta herriko kale nagusietan arituko dira San Roke dantza egiten, denek batera azken saioa egin aurretik.
Ondoren, Debako San Roke dantzaren DVDa aurkeztuko da elizaren klaustroan, eta herri bazkariarekin borobilduko da jai egun handia. Hona Gure-Kai dantza taldeak prestatu duen egitaraua:
- 10.00: Dantzarien eta kofradeen bilkura foruen enparantzan. Ondoren hamarretakoa.
- 12:00: Santakrutz ermitatik dantzarien irteera elizarantz ezkil-jotzearekin batera.
- 12:30: San Rokeren irudia daramaten kostalero eta sendieri San Roke zortzikoa dantzatuko diete buruzagiek.
- Ondoren DVD-aren proiekzioa elizako klaustroan.
- 15:00: Bazkari herrikoia. Ondoren erromeria.
Dokumentuaren akzioak