Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gazte Zar dantza taldeak argazki-egutegia prestatu du

Dokumentuaren akzioak

Gazte Zar dantza taldeak argazki-egutegia prestatu du

2009/12/11 11:39
Mundakako Gazter Zar dantza taldeak dantza jantziak soinean jarrita ateratako argazki sorta berezi batekin egutegia kaleratu du 2010erako. Dantza tradizionala, fantasia eta modernotasun ikutu bat elkartzen dituzten Jorge Salvador-ek egindako argazkiek.

Gorputz biluzien egutegietatik ihes egin nahi izan dute eta baita dantzari idealizatuaren iruditik ere. Gazte-Zar dantza taldearen 40. urteurrena ospatzeko bururatu zitzaien egutegia prestatzea, eta apirila eta abuztua bitartean egin dituzte argazki sesioak.

Egutegia salgai dago, eta badirudi hasieran argitaratutako 500 aleak erraz salduko dituztela, eta hala bada gehiago aterako dituzte. Egutegiak gaztezar@hotmail.com helbidean erosteko aukera dago.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.