Dokumentuaren akzioak
Olentzero badator! ikuskizuna igandean, Baionan
Olentzero heldu da eguzkiaren itzultzea iragartzera. Ideia horretan oinarrituz eraiki du Beñat Amorena musikariak "Olentzero badator" ikuskizuna. Abenduaren 20an estreinatuko da Baionan, ikuskizun ibiltari hau. Bertan 50 bat lagunek (Erdi Arokoak, lurtarrak, estralurtarrak eta fantastikoak) hartuko dute parte: Burrunka taldeko musikariak - gaitak eta perkusioa-, 6 dantzari eta bestelako arizaleak.
Mitologian oinarritutako ikuskizun ibiltari garaikidea gisa definitu du Amorenak bere sorkuntza hau. Olentzeroren mitologian oinarrituta istorio bat asmatu du: Eguzkiak lurra abandonatu du, lurtarrak ilunpean eta hoztuak utziz. Lurra salbatzeko, Olentzero joan da galaxian gaindi eguzkiaren bila.
Hau da Amorenaren hirugarren ikuskizuna, izan ere, "Jotakurri" eta "Ufaka Zanpaka" ikuskizunen sortzaile ere bada Beñat Amorena.
Ibilbidea :
- 18:00etan España atetik lehen urratsak
- 18:10etan 5 cantons plazan
- 18:30etan Gaztelu zaharpean
- 19:00etan San Andres plazan
- 19:30etan Port Neuf karrikan azken urratsak
Fitxa teknikoa :
- Soinu sorkuntza: Beñat Amorena
- Taula zuzendaritza: Beñat Amorena
- Dantza sorkuntza: Mizel Theret
- Marrazkiak: Marie Ange Amorena
- Soinekoak: Cathy Lagache eta Christine Robérieux
Dokumentuaren akzioak