Larrainek emanen ditu 2010. urteko Maskaradak

error while rendering plone.documentbyline
Larrainek emanen ditu 2010. urteko Maskaradak

Larraingo herriak emanen ditu 2010. urteko Maskaradak. Emanaldi guztien egutegia antolatzea ez da erraza izaten, maskarada antolatzen duen  herriak proposamena egiten baitie beste herriei, eta bien artean adostu behar izaten baitituzten emanaldien datak. Ohitura denez lehen emanaldia maskarada ateratzen duen herrian bertan egiingo da, eta beraz, urtarrilaren 10ean Larrainen bertan izanen dela aurreratu dute antolatzaileek. Egutegi osoa ezagutzen dugunean jarriko dugu zuen guztion esku.

Oier Araolaza
Anonimoak
2010/01/14 19:39

Kaixo Amaia, normalean igandetan izaten dira maskaradak salbuespen batekin, Maulen larunbatetan egiten baitira. Baina aurtengo maskaraden egutegia ez dago aurreikusita Maulera bisitarik, eta ondorioz, igandetan egingo dira emanaldi guztiak. Hemen duzu egutegia: http://www.dantzan.com/albisteak/zuberoako-maskaradak-2010-egutegia

Aitor Atxega Zubikarai
Anonimoak
2010/01/11 14:36

Kaixo, atzo, urt 10 zen ematekoa lehen maskarada, baina egunkarietan zera irakurri nuen: eguraldi txarragatik ez zela emango. Hurrengo aste bukaeran joatekoak gara eta zera jakin nahi nuen; ea non izango den maskarada datorren igandean, URTARRILA 17. besterik ez mila esker. Edo zuek ez badakizue non izango den, ba al duzue antolatzaileekin harremanetan jartzeko tfno zenbakiren bat? Ea ba... Aitor Atxega

Oier Araolaza
Anonimoak
2010/01/11 15:23

Kaixo Aitor, dantzan.com-en bertan duzu informazio hori guztia. Sartu zaituz orri nagusira (dantzan.com) eta ikusiko duzu horri buruzko informazioa. Urtarrilaren 17ko maskaradak Larrainen izango da.

Anonimoak
2010/01/14 19:09

Aupa!

Inork badaki aurten maskarada ze larunbatetan eta non izango den???

Eskerrik asko!!!