Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Santo Tomas bezperako erromeria Donostian

Dokumentuaren akzioak

Santo Tomas bezperako erromeria Donostian

2009/12/17 13:31

Datorren igandea, abenduaren 20an arratsaldeko 19.00etan Erromeria izango da Donostiako Konstituzio plazan BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Donostiako Udal Txistulari Taldeak antolatuta.

Edonork dantzatzeko moduko egitaraua izango du erromeriak eta  Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz ariko dira dantzak erakusten.

  •  Jon Oñatibia musikari eta euskaltzale ospetsua hil zela 30 urte bete direla gogoratuko da igandeko erromeria honetan eta berak sortu zuen Herri dantza eskainiko da.
  • Argia taldeak Axuri Beltza aurkeztu zueneko 40 urteurrena ere gogoraraziko da.
  • Erromeriaren amaieran Hernaniko gaiteroek Larrain dantza joko dute udal txistularien bandarekin batera.
  • Eta azkenik Santo Tomaseko giroa prestatzeko Santo Tomaseko bertsoak kantatuko dira.

 

Egitaraua:

  1. Pozik gatoz (biribilketa)
  2. Nere gogokoa (fandangoa)
  3. Baztan (arin arina)
  4. Olagueko esku dantza
  5. Txapela (polka)
  6. Gaita eta txistu saioa:
  • Agirretxe (pasodoblea)
  • Txulalai
  • Zubizarretarena (arin arina)
  • El limbo (murga-biribilketa).
  • Hegi
  • Isil-isilik (baltz-kalejira)
  • Errexa (arin-arina)
  • Axuri Beltza
  • Arrigoain (baltz-fandangoa)
  • Lapurtar motxak (muxikoa)
  • Andazarrate (biribilketa)
  • Auspo jotzailea (fandangoa)
  • Guria (arin arina)
  • Lantzeko iñauteria
  • Itxaropena IV (fandango eta arin-arina)
  • Herri dantza
  • Larrain dantza
  • Santo Tomaseko feriya/Iruñatarra (biribilketa).
  •  

    Jotzaileak: Donostiako Udaleko Txistulariak eta Hernaniko dultzaineroak.

    Dokumentuaren akzioak

    Erantzun

    Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.